Bai, dantzarixontzat erreferente garrantzitsua izan da Gaizka Barandiaran. Dantzaren inguruko hamaika ikerketa lan, artikulu eta liburu egin ditu, eta nik horien bidez ezagutzen nuen. "Danzas de Euskalerri" izeneko lau liburu argitaratu zituen, eta horiekin batera Oriako Sorgin-dantza, Luzaideko dantzak eta beste hainbat dantzen inguruan egindako lanak irakurrita nituen. Orain urte gutxi Jose Mari Velez de Mendizabal-ek Gaizka Barandiaranen bizitzaren eta lanaren inguruko liburuska bat argitaratu zuen, eta haren bidez ezagutu ahal izan nituen bere bizitzaren hainbat gora-behera eta ezagutzen ez nituen zenbait alor. Pertsonalki orain urtebete ezagutu nuen Hernanin eman zuen hitzaldi batean eta bukaeran agurtzera joan nintzenean. Gero Loiolan egon nintzan berarekin arratsalde batez Txistulari aldizkarirako enkargatu zidaten elkarrizketa egiten. Gizon maitagarria iruditu zitzaidan. Ezagutza zabalekoa eta umila aldi berean.
Eta 90 urte egiteko hilabete gutxi falta bazitzaizkion ere sasoian ikusi nuen gizona. Basilika atzekaldeko belardietan, banku batean eserita egin genuen elkarrizketa. Toki ederra benetan. 80 urte lehenago Durangon Elgoibartar batekin ikasi zuen aurreskuaz galdetu nionean, han altxatu zen gizona eta ez zitzaidan ba grabilletea nola egin behar zen erakusten hasi! Elkarrizketa hastera gindoazenean paper bat atera zuen poltsikotik eta esan zidan "hara, aurrekoan kazetari gazte bat etorri zen eta ez zekien zer galdetu, eta badaezpada gaur nik prestatu ditut galderak". Eta halaxe zen, paper hartan jarri zizkidan berari egin beharreko galderak. Egin nuen ahalegin bat nik prestatuta eraman nituenak galdetzeko, baina berehala konturatu nintzen berak aurreikusitakoak erantzun arte ez zuela bakerik hartuko, eta beraz, ordubetez jardun genuen bere galderen inguruan. Gero, beste bi ordu eman genituen nik prestatuta nituen galderekin. "Halako tokian hauxe esan zenuen" edo horrelako zerbait esaten nion bakoitzean "Eneee, hori irakurri al duzu zuk!" sopresa itzela hartzen zuen. Eta gero okerkeria egin duen umeak bezala gehitzen zuen, "Bai, nik idatzi nuen!". Bazirudien bere lanak inork irakurtzea sinezkaitza gertatzen zitzaiola. Niri barrea ateratzen zitzaidan, euskal dantzaren inguruan izan dugun idazle nagusietakoa izan baita, eta bere lanak ezagunak baitira. Ostegun gauean abixatu zidan Igorrek, eta ostiral goizean berehala prestatu nuen Gaizka Barandiaran-en heriotzaren inguruko albista. Pena hartu nuen dantzan posta zerrendara (160 zerrendakide dantzazale daude bertan) berehala bidali nuelako abisua, baina Postaria berriz ere asteburuko alperraldiarekin zebilen eta oso berandurarte ez zuen zabaldu mezua. Larunbatean Jose Inazio Ansorena elkarrizketatu zuten Euskadi Irratian, eta izenik eman gabe aipatu zuen bezperan lagun baten hiletan jo zuela txistua eta lagunak maite zituen doinuak erabili inprobisazio batzuk egin zituela. Nik berehala pentsatu nuen Gaizka izan zitekeela, eta orain garbi dago horixe izan zela bai. Dantzanen Gaizka Barandiarani buruz dauden zenbait artikuluren loturak jarri ditut hemen azpian. Gaizka Barandiaran hil da http://www.dantzan.com/albisteak/gaizka-barandiaran-hil-da Gaizka Barandiarani 2005eko maiatzean Txistulari aldizkarirako egindako elkarrizketa http://www.dantzan.com/edukiak/gaizka-barandiaran/ Gaizka Barandiaran - Biografia laburra http://www.dantzan.com/edukiak/gaizka-barandiaran/lanez-lepo-baina-dantzarako-beti-prest Gaizka Barandiaran: Bibliografia http://www.dantzan.com/edukiak/gaizka-barandiaran/gaizka-barandiaran-bibliografia Ondo segi, oier. Igor Leturia escribió: > On 7/22/06, *.* <[EMAIL PROTECTED] > <mailto:[EMAIL PROTECTED]>> wrote: > > Nik 1972tik aurrera ezautu najuan, Z. ARGIAko "Zenbat Gara" > informaziño-atalan irakurle sutsua zanezkero. Sarri jasotzen > najittuan bere kartak, danetariko eritxixak emoten. Penagarrixa > gero ez gorde izana... > > > Urtebete abino apurtxo bat gehixau dala, omenaldixa ein jakonien, > blogien idatzi nauen nik be berak idatzittakuei buruz eta Oier > Araolazakin elkarrizketia sortu zan, ikusi hemen: > http://www.eibar.org/blogak/e-gorblog/61 > > Igor > >------------------------------------------------------------------------ > >_______________________________________________ >Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > >http://www.eibar.org/zerrenda > >harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
