> Oierrek:
> Interesgarrixa. Horretara, ulertzen juat AHT-n gaineko
> erabagixetan pisu gehixago daukala interes politikuak,
> proiektuan onuria bera baiño (hau da, alde ala kontrako
> faktorien azterketa objetibuak). ¿Txarto ulertu dot?

-- Bai, Oier, txarto ulertu dok. Eta horixe dok, hain zuzen be, nik aldez aurretik leporatzen neuana.
 
   Batetik, Politika ez dok Barne Sailla bakarrik, baitta Ingurumena, Hezkuntza, Industria eta Nekazaritza be. Eta jakiña, beste horrenbeste Garraio plangintzak. Bai, politika, politikagintza eta interes politikuak, zentzunik osuenian.
 
   Bestetik, proiektuen onura publikuak eta interes politikuak alkarreaz juan bihar juek. Txanpon berberan arpegi bixak dittuk. Onura publikua billatzen ez dauan interes politikua... malo. Baiña interes politikuan kontra planteatzen da onura publikua, ez dok ez onuria eta ez publikua.
 
   Danok nahi juagu onura publikua baiña onura publikua, berez, ziharo abstraktua edo anbiguoa dok. Hik heure eritxixa dakak onura publikuaz eta nik neuria. Bihar bada eritxi diferentiak. Hik heure errazoia eta nik neuria. Zelan bixon artian erabagi? Bai, hain zuzen be, bixon artian erabagitzeko tresnia dok politikia.
 
    Nere uste apalez, hik onura publikuaz dakan heure eritxixa sublimatzen dok, errazoia "per se"  heuria balitxok moduan. Hik hire kaxa zera pentsatzen dok (barkatu nere ausardixia): "Nik ez jakat interes politikorik, Amatiñok bai. Horretara nere jarreria garbixagua dok. Beraz nik jakat errazoia". Eta nik, ostera, zera pentsatzen juat: "Auskalo Oierren eta nere artian zeiñek dakan errazoia, baiña erabagi leikian bakarra politikia dok, interes politikua. Beste sistema hoberik ez dok oiñarte asmatu".
 
     Hik interes politikorik bako "buenismoan" siñisten dok. Nik, ostera, uste juat interes politikua dala, gure arteko eritxi diferentien artian erabagitzeko tresna bakarra eta, gaiñera, gerora, luzera, erresponsabilidade soziala, politikua eta publikua eskeintzen dauan bakarra. Ez hik eta ez nik ez jakagu, guk geuk, erantzukizun sozialik. Interes politikuak, ostera, erantzukizun soziala jakak. Hire errazoiak, borondotate onez jositta egon arren, ez jok gizarte aurrian bape bermatzen. Interes politikuak, aldiz, bai. Hauxe dok diferentzixia.
 
     Amatiño
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to