G.k:
Zure mezuan ez dozu garbi laga, eta ez dakit dakizun, baina Aitor bera
ere zerrendakidea da!
- bai, baina Xabier Letek kantatzen zeban eta Aitorrek ondo adittu:
"isilik egoteak zenbat balio dun..."
Amatiñok:
Baiña, ezkondu dana Imanoltxu bera dok ala? Eta ni konturatu ez¡
Jope, Imanoltxu, laguntza eskaka bai, baiña informaziño zihatzik ez gero¡
- ba nik ez neuan ezer izkutau, ez konstzienteki behintzat, ero ni nok
azaltzen txarra edo hi aditzen eskasa. Eeeppa!!!, zuzendu daigun: ni
azaltzen motza. ;-)
Luistxok:
Azkenengo bikote hori ikusi nebanian, andriak kuriosidadia zekan ea ze
kamara dijital erosi... presaka ebillen, ikusten danez.
- bai, dana "alrebes". Lehenengo umiak izan eta gero ezkontu, eta
lehenengo ezkondu eta bixamonian edo kamara erosi. Dana alrebes. Ointxe
dabil andria kamarari begiratzen, halako kamara erosi dau: Nikon Coolpix
7900/5900; pixels: 7,1/5,1;
zoom óptico:3x; zoom digital: 4x; barruko memoria 3,5MB eta memoria-txartela
SD 1Gb. Onargarrixa dalakuan.
Imanol.
... eta nolatan ezkontzen da Lakuan bizi dan pareja bat Eibarren? Las
Vegas aldeko ezkontza negozioa jarri behar dugu Eibarren? Hurrengoa
dibortzio azkarrak egiteko tingladoak.
Gari
On 7/24/06, Imanol Trebiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
>
>
> Eibarren ezkondu gurabozue, eta zeinekin baldin bozue, eibarnauten
> laguntza izan zeinkie. Amatiñok esan leikizue zein izan leiken aproposa
> aiuntamentuan zeremonia zibila ganoraz ospatzeko, Aitor Alberdi konzejala
> esate baterako.
>
> Aitorrek benetan ondo egitten dau, berbaldia ez motz ez luze, aldez
> aurretik ondo prestauta, ondorengoan fotografuana be primeran egiten dau,
> inbitauekin be enrollatzen da... ezin da gehixago eskatu.
>
> Eta luzatu eta luzatu eta gero, kotxiekin arazotxoren bat baldin
> badozue, ez dago problemarik! Joseba Zabala "udaltzaingoarekin" entxufea
> dogunez harek konpontzen dotzue pis-pas batean. Horretarako dagoz lagunak.
>
> Eskerrak guztioi.
> Imanoltxu.
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]