|
Arintze aldera, hiru puntutxoz bittan zatittu dot, lenengua onura publikuaren inguruan eta bigarrena txinuen kontuakin. AHTari buruzko hemengo eztabaidia, "eztaeztia" izan dala esan leike. Beste alde batetik, errealitate soberanotik, "baidabaidia" - "beste aldea" berez, gure zerrendatxua bezelakuak dira - AHTa ofizialki onura publikotzat jo baita. Hau politikuek eitten daben tramitaziñua da. Eta berez, hau da praktikan eta legez, onura publikuak eta interes politikuak alkarren artian daken harremana. Politikuek jakingo dabe "onura publiko" horretan zerk dakan pisu gehixao, gizartiak, lurraldiak jasoko daben onurak, edo interes politiko ezberdinek. Guk ez dakigu. Ezjakintasun horren aurrian oso normala da, osasuntsua ta dana, Oierrenak bezalako susmuak eukitzia (susmuak, susmo). Normala ez dana da, informaziñorik euki barik proiektua itsu-itsuan onartzia. Politikaren kontura, polittak dira Amatiñok botatakuak: Uztailaren 19an: (...)Eta AHTaz, barriz, ni ez nok erretiratu. Baiña, hik besterik uste arren (Oierri), Uztailaren 24an: (...) Batetik, Politika ez dok Barne Sailla bakarrik, baitta Ingurumena, Hezkuntza, Industria eta Nekazaritza be. Eta jakiña, beste horrenbeste Garraio plangintzak. Bai, politika, politikagintza eta interes politikuak, zentzunik osuenian.Galdu nok interes politikuakin edota politikagintza horrekin. Zeñek gura jok politikagintzatik aparte aztertzia arazua? Ze dok interes politikua eta zer onura publikua? Zelan leike interes politikuan kontra zeoze planteatzia, zeoze hori onura publikua izanda? Interes politikuak onura publikua billatu bihar bajok, nere garunetan ekuazioaren emaitza erroria dok. Igual neuronak desorientau eingo jatazen. Ez al jiharduagu onura publiko horri buruz edo horren faltaz berbetan, ez jagok hori politikagintzaren zentzu osuena danaren barruan? Ingurumena politika barruan badaok Onura publikuaren izenian maila ezberdinetako Lege pillua hausten jittuek, naturguneen babesaren ingurukuak eta ondare kulturalaren ingurukuak kasu. Aurretik onura publikotzat jo diran guneak deusezten dira, itxuraz onura publiko haundixao baten mesedetan. Beraz, ezinbestian, auzi politiko garrantzitsu baten aurrian gauaz. * * *
AHTan onura publikuaren definitze hortan, arrazoi gitxi eta eskasak
irakurri dittugu zerrenda
honetan. Eskasenetakoa, nere uste apalian, hauxe:"Bale. Besterik ez diozu eskatzen zure herriari? Ba nik eskatzen diot langabezia, pobrezia eta gosia ez egotia. Eta horretarako, edo trenian montauta zoiaz, edo atzeratu eiten zara. Eta nik trenian juan nahi dot. Abiadura haundian bada hobe. Txinuek dana kenduko digute bestela." (Josu Mendicute) Halako arrazoitziak oso arriskutsuak dira, konpetentzia gogorrenera bideratzen gaittue horretarako bildurra erabiliz gañera (bestela...mamua etorriko da) eta honek, baliagai fosilak tartian dagozenian, erresoluzio belikora. Egun baliagai fosilen jabe haundi dan Saudi Arabia armamentuz lepo hornitzen dabillen hontan, txinuek dana ez kentzeko, abiadura handiko trenetan gastatu ordez, arrazoitze honen harira, ez ete litzake hobia armatan gastatzia ez "atzeratzeko", ala nahikuak dira EEBBen lagun izatia, europearrak izatia (frantses, alemaniar eta britaniarren lagun), españolak izatia eta militar estatubatuarrek NATOren babesian Españako gobernuari agindutako arma gastuetan partehartzia? (Hau be onura publikua izango dok, ezta?) Trenian jun nahi dozu, oso ondo Josu. Nik be bai, baiña ez AHTn. Zu bai, abiadura haundiko horretan, energia nuklearraren kontsumitzaile aktibo izanda. Eta bertan jun ezin diranak, mundu globalizatuaren gehiengo absolutua, tartian aipatzen dozun gosiaz hiltzen diran danak: izorrai! Demokraziaren, desarrolloaren eta espiritu santuaren izenian amen. Globalizaziñuan inguruan errez galdetu eta nekez erantzun...Beraz, zure posturia globalizaziñuan aurrian, zure hitzetatik abiatuta asmatu biharko dot, hauxe izango ete da?: konpetentzia "asakopako", ia "guk" irabazten dogun bestien kaltetan (kapitalismo multinazional honetako "modus operandi"xakin beste modurik ez dago), horrela, soldata onak eukiko dittugu, AHTan montauta jungo gara, danetik erosi ahal izango dogu, nahizta gehixena Txinan egina (made in china) izan, kotxe onak, konputadore potentiak, era guztietako elektra tresnak, moda globaleko arropiaz armarixuak bete, musika globala kontsumidu. Kontuz ordia...ez ahaztu!: irabazlien banduan egon bihar dozu eta jakin, galtzailien taldia haundixagua izango dana (gehienguen erabagixak eta nahixak errespetatzen dittuela ahobetez diñuenendako, egoera xelebria). Eta normala txinuek kezka sorraraztia, izanbe herrialde aurreratuetako modelo basatixa kopixatzen da, Alexek Shanghaiko lenengo hilaratik dakusan moduan. Eraikuntza "alobestia", baliagai fosilen kontsumoa exponentzialki gorutz, eta...txinatar (asiar) eta afrikar danek erregian arpegixa garbitzeko papera erabili ezkeriok akabo munduko basoak...akabo oxigenoa, akabo bizitza. Modelo jasangaitzak. Aldeko arrazoiei berriz erreparatuz, esan bihar, hemen irakurrittakuak baiño askoz ganorazkuaguak dagozela...Martxa honetan aldeko bandora pasau biharra eukiko dot denbora batez, eztabaidaren BAI zatixa betetzeko...baiña ez, hobe ez, Fosilzale Ahaltsuak horrelako kasuen aurrian ez dau inolako laguntzarik merezi, honen morrontzan dabizenak bez, eta nagon hontan askoz hobeto: AHT geldittu ! ! Asier Arregi |
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
