1. Hik jarraitzen dok politikia eta AHTia bereizten. Nolabaitt esaten dok: “Neri ez jatak politikarik interesatzen eta AHT bai. Hiri (Amatiñori) ostera bixak. Horretara, ez egik hanka egin”.
-- Nik uste juat, ostera, AHT dala azken urtiotako erabagi politikorik haundiñetakua eta ez daguala AHTz berba eitterik joko politikua bete-betian ez onartu ezkero: Arbolak aittatzia eta basorik ikusi nahi ez izatia moduan.
2. Isilttasuna dala eta ez dala, hik diñok: “Normala iñork neri konturik ez hartzia, ez nok isiltzen eta…”
-- Ez. Ez deuagu konturik hartzen, batetik ez garalako hi moduko kontu-hartzailiak eta, bestetik, hamengo legia dalako, hain zuzen be, iñori isilttasunik ez leporatzia.
-- Eta, hau esan ostian, jakin egik hi be isildu eitten haizela, beste guztiok letxe. Isiltzeko modu asko daok, eta hire burua, hire bihotza, hire jakiturixia, hire borondatia eta, azken batian, hire klikatzeko hatzamarra… selektibuak dittuk. Bestienak beziñ selektibuak. Eta ez dakak lotsau biharrik. Hi ona haiz, baiña ez santua. Ez behintzat bestiok baiño santuagua.
3. Nik esan: “batzuontzat zenbait arlo dittuk aittagarrixenak eta beste batzuontzat, ostera, beste zenbait arlo. Ez dok gero pentsauko hiriak diranik AHTn inguruko inportantienak, ezta?” Eta hik erantzun: “ Betikua: foro honetan eztabaidatzen dana eztabaidatzen dok. Beste arlorik ez dok agertu momentuz, eta hauxe diskutidu bihar”.
-- Ez dok aitzen edo ez dok aittu nahi. Nik beste batzuetan sartu nahi izan juat baiña... hamen bakoitzak bere selekziñua eitten jok. Normala. Baiña ez dana normala dok... selekziño normal hori eitten danik ukatzia.
4. Lelengo puntuan (arbolak eta basua) eta aurreko hirugarrenian (arlo diferentiak) esaten dotenan demostraziñorik onena hik heuk emoten dok. Nik esan “eztabaidan daguana ez dok AHTa, beste zerbait baiño”. Eta hik erantzun: “Ez nauk barriro sasi horretan trabauko”. Beraz, hik nahi duanian isiltzen badakik eta baitta arluak bereizten be. Jakiña. Normala. Baiña ez egik gero hire normaltasuna ukatu. Ez daok-eta bape premiñarik.
5. Amaitzeko, nik AHTn kontrako lau, bost edo sei arrazoirik nagusiñak eskatu eta, erantzun modura, hogeiren bat eskeiñi dittuk. Zenbaitek pentsau leikek zenbat eta arrazoi gehixao, hobeto. Baiña beste zenbaitek pentsau leikek benetako errazoi bat dauanian ez dauala erdipurdiko bi emon biharrik. Normalian, errazoi-zerrenda luziak gehixao izaten dittuk argumentu makalen seiñale, argumentu senduena baiño.
Honek guztiak gogoratu eraitten jestak Fermiren paradojia (unibertsuan bestelako bizitza intelijenterik ete dauan eztabaidan inguruan).
Amatiño
----- Mensaje original -----
De: oier gorosabel larrañaga <[EMAIL PROTECTED]>
Fecha: Jueves, 27 de Julio de 2006, 11:54 pm
Asunto: Re: [eibar] AHT gipuzkoarren iritziz
A: [email protected]
> Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>writes:
> > 1. Lehen be esan neuan hi kapaz haizela botatzeko izkuan pare
> naizela> (danian burubelarri sartzen naizelako), gero
> isilttasuna leporatzeko
> > (hiruzpalau egun kanpuan nagualako) eta hurrenguan, barriz,
> "Et, et, et...
> > jokuan hasi ba zara, segi amaittu arte" kontu hartzeko,
> nahizta hi heu, nahi
> > duanian (ez jatak piparrik interesatzen esan-da), alde eitteko
> gauza izan.
>
> Oierrek:
> Hau be, ez dok kasu bera. Koaliziñuen kasuan nere ezjakinttasun
> eta interes
> faltia aittortu nebala uste juat: sartu doten tokittik hankia
> etara, eta agur
> muy buenas. AHT-n kasuan hik ez daukak halako atxekirik:
> interesa BA DAUKAK, eta.
>
> Amatiñok:
> > 2. Hik esandakoaz bat etorriko gaittuk ala ez, baiña nik
> dakidanez hamen
> > iñork ez deuk hiri alde eittiaittik konturik hartu, ez gairik
> ezarri, ez
> > isilttasunik gogoratu. Hik, ostera, tratatzen nok ni
> derrigorrian erantzun
> > biharko leukian takilla ofiziala banitzok moduan.
>
> Oierrek:
> Normala momentuz iñork ez konturik hartzia neria, ez nok
> isiltzen eta. Eta ni ez
> haut tratatzen takilla ofizial lez. Azken mezu horretan
> ("irabazten goiaz") ez
> nintzan heuri zuzentzen. ¡Baiña trapu gorrixa astindu orduko,
> han agertu zuan
> barriro ixkua, takillatik barik txikerotik!
>
> Amatiñok:
> > 3. Behin eta barriro siñistuta hago argumenturik onenak hiriak
> dirana. Hik
> > pentsatzia ondo daok... Baiña esatia? Hori bestiok esan bihar
> juagu. Hik
> > esatiak ez jakat bape meriturik eta, behin eta barriro esan biharra
> > sentitzen duanezkero, bajirudik ez haguala oso seguru.
>
> Oierrek:
> Ez, ez naok oso seguru. Ezagutzen doten bertsiño bakarra
> kontrakua dalako;
> AHT-an ALDEKO ganorazko argumentaziñua falta jata iritzi
> propixua garatzeko,
> informe ofizialetan agertzen diran hutsuniak betetzeko.
>
> Amatiñok:
> > 4. Hamen danok jakaguz gai batzuk beste batzuk baiño
> gogokuago. Baiña ez dok
> > gero pentsauko hiriak diranik polittenak eta
> interesgarrixenak, ezta?
> > Gehixao be esango deuat, gai beraren inguruan (AHT, esate baterako),
> > batzuontzat zenbait arlo dittuk aittagarrixenak eta beste
> batzuontzat,> ostera, beste zenbait arlo. Ez dok gero pentsauko
> hiriak diranik AHTn
> > inguruko inportantienak, ezta?
>
> Oierrek:
> Betikua: foro honetan eztabaidatzen dana eztabaidatzen dok.
> Beste arlorik ez dok
> agertu momentuz, eta hauxe diskutidu bihar.
>
> Amatiñok:
> > 5. Nik ez jakat bape arazorik AHT eztabaidatzen jarraitzeko.
> Arazua ez dok
> > hori. Arazua dok AHTz berba eitterakuan jarrera ezbardinaz
> dihardugula. Hiri
> > irakorri ezkero emoten jok onura publikua, borondate ona,
> herri jatorra,
> > interes gaiztorik eza, arazo garbixa eta errazoi zuzena hire
> aldian daozela.
> > Eta, ostera, onura pribatua, borondate txarra, arazo
> maltzurra, azpijana eta
> > arrazoirik eza... bestion aldian. Bapo, baiña orduan
> eztabaidan daguana ez
> > dok AHTa, beste zerbait baiño.
>
> Oierrek:
> Vide "Gizalege gitxiko mutila" harixa. Ez nauk barriro sasi
> horretan trabauko.
>
> Amatiñok:
> > 6. Halandabe, eztabaidan jarraittu gura badok, jarraittu
> deigun. Begira, nik
> > proposatzen deuat hik laupabost edo sei puntutan laburtzia
> zeintzuk diran
> > hire ustez AHTn kontrako arrazoirik nausiñak, eta ni
> konprometitzen nok
> > beste dozena erdi puntutan laburbiltzeko zeintzuk diran nere
> ustez aldeko
> > arrazorik haundiñak. Gero "herrixak" ikusiko jok.
>
> Oierrek:
> Ni baiño abots konpetentiagua dok Asier Arregi, eta harek behin baiño
> gehixagotan esandako arrazoiekin refrito bat:
>
> BIDERAGARRITTASUN EZA
> - Datu ekonomiko gordinak hartuta, ez da
> amortizagarrixa. Lurraldiari ezarriko jakon hipotekia altuegixa.
> - Aurrekontu osoa: 3.583.809.117 € (2003ko prezioekin), egingo
> denean...baietz 6.000 milioi euroak gainditu. Eraikuntza
> prezixuak
> nabarmen gorantz doiaz. Zenbat tokatzen jako EAEko biztanle
> bakoitzari?- Errentagarritasun azterketa: 1997an Españako
> Fomento Ministeritzak
> egindakoa begiratu zeinke. Hipotesi bakarrian bez, ez da %6koa
> gainditzen.- Irakurrita dakazu???????? Bermejo
>
> enkargatutako beste koste-benefizio azterketa
> batek, Utrecht eta Alemaniako muga arteko trenbide hipotetikoan,
> ondorio
> bezala, azpiegitura hori ez egitiak, egitiak baino onura
> gehixago dakala
> agertzen dau.
> - Madrid-Sevillaren esperientzia. Madril-Bartzelonakuak be
> emaitza
> negatiboak.
>
> KALTE EKOLOGIKO LARREGI
> - Gaur egun, XXI.mendean, ez dago Proiektu honekin naturari
> eragingo
> jakon kaltea kualitatiboki eta kuantitatiboki zehazteko
> jakiturixa eta
> teknologixarik, ezta gogorik bez. Epe ertain-luzera eragingo
> dittuanak
> ezin dira aurrikusi.
> - 33 milioi tona lur mugituko dira (EAE Komunitatean azken 20
> urteetan
> azpiegiturak egiteko mugitu denaren ERDIA).
> - 106 km tunel, lur azpiko ibai eta akuiferoak izorratuko
> dituzte
> Aralarren eta Aizkorrin: desoreka hidrologikoa (31 Km
> akuiferoren
> suntsiketa) eta energetikoa. Honen eraginak aurrikusteko
> ahalmena duenik
> ez da jaio gaurdaino.
> - 200 km ingurutako azpiegitura berria. 14 zabal izango den
> plataforma
> berria. Arabako lautadako zenbait puntutan 10 m baino garaiagoak
> izango
> diren terraplenetan (tuneletako materiala nunbaiten sartu
> bihar). .
> - Barrera efektua; zarata ikaragarria (trenbidetik 250
> metrorarteko
> tartean osasunarentzako kaltegarria)
> - paisaiari eraso bortitza; lurren okupazioa (trenbidian plantak
> bkarrik, 400 Ha baino gehiago)
> - energia kontsumoaren biderkatzia (tren arruntak baino 6 bider
> gehiago
> kontsumitzen du)
> - hondakinentzako hamaika zabortegiren sorrera (Km bakoitzeko
> 15.000
> metro kubiko hondakin sortuko da)
> - balio natural handiko ekosistemen kaltetzea (Aizkorri-Aratz
> eta Aralar
> naturgune babestuak)
> - Hego Euskal Herrian katalogatutako 12.500 landare eta animalia
> espezieri kalte zuzenak...
> - Hurrengo belaunaldixendako oinordekotza latza.
>
> TRAFIKO ARAZORIK EZ DAU KONPONDUKO
> - Hiriburuen arteko garraiua,
> egiten diren garraiobideetako mugimenduen %1,5era ez da
> heltzen.
> Horretarako errepideen azpiegitura haunditzeko beste makro-obren
> beharra
> dago. AHTak errepideetatik 1.000 kamioi kenduko dittuala esaten
> deskue... Ez
> deskue esaten ordea, 11.000-tik gora dirala egunero-egunero
> errepideetan
> dabizen kamioiak eta kopuru hori 16.000-ra helduko dala hiru
> urte barru.
>
> EJEKUTIBUENDAKO ABIOI BIDAIA LABURREN ORDEZKUA DA
> Oraingo prezixuak erreferente onak dira RENFE
>
> Madril-Zaragoza, adibidez: turista 39,60 €, preferente 58,40 €,
> Club 70,90 €
> Sevillatik Lleidara jun biarra euki ezkero: 69,80 + 55,00 =
> 124,8 €
> bromia (eta "turista" bezala), eta jun bakarrik (hori bai,
> bueltatu
> ezkero %20ko beherapera).
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
