Azkenian aldeko errazoiak!!! Oso ondo, eskerrik asko ahalegiñagaittik, Amatiño. Benetan.

Estratejikua, orokorra eta oso politikua. Errazoiak oso egitasmotsuak. Tartian gizur bat (biharrezkua al da?): "azken 25 urtiotako herri- eta gizarte-erakunde guztiek aldarrikatu izan juek". Guztiek? Azken 25 urtiotan ez dot atxetian aldeko herri plataforma bakarra ezagutu, kontrakuak herri askotan, eta bakarra egotia nahikua esaldixak gizur izaera eukitzeko. Erakundiei buruz, Batasuna eta Aralarrek (politikuak) ez dabe aldarri hori bere gaiñ hartu, eta erakunde ekologistek (hauek ez ete dira herria edo gizartia) eta baserritarren EHNEk zer esanik bez, aldarrixak bai, baiña kontrako noranzkuan.

Egitasmo europarra: bai.

Euskal Hiria: Atxaga pozik izango ete da? Biharbada bai,  Intercityan ibiltzeko pronto. Hauxe eta Europarekin komunikatziaren hobetzia dira, nere ustetan, aldeko errazoiak. Bakarrak. Baiña Euskal Hiria, euskal hiriburuak baiño gehixao da...ala ez da izango.

Egitasmo demokratikua: monarkia parlamentarixuari demokrazia deitzen detsenendako. Edota herrixari informaziñorik emon barik, propagandia baiño ez, egitasmuak aurrera eramaten dittuenendako. Edo baitta Castroren demokrazia eza salatu eta AEBen alternokrazia (eta ixa Europa guztiana) demokrazia eredugarritzat hartzen dabenendako, edo demokrazia lau urtian behin hauteskundiak egote hutsarekin lotzen dabenendako, nahizta gobernuak militarkerixa eta kapitalismo multinazionalaren menpian egon eta komunikabidiak oso kontrolauta euki (zelako askatasuna!). Ni ez nago talde hauetan, biharbada ez naiz demokrata izango. Hitzaren "demos" zatixa desberdin ulertu gura dot.

 
Egitasmorik eza: egitasmo konkretu bat aurrera ez eramatiak edo eraman nahi ez izatiak, ez dau esan gura ezebe eitteko asmorik dauanik, ez dittu iñolabe egitasmo danak ukatzen.
Egitasmo hobiak badagoz: euskal barne tren saria berregitia adibidez, kotxien erabilpena benetan jeitsi ahal daben egitasmo bakarra. Hiriburuen arteko bus garraio publikua biderkatzia, bultzatzia eta hobetzia (autopistaz eta AHTa baiño askoz merkiago, nahizta garraio publikotarako beste karril esklusibo bat eraiki). Eta hori, energia nuklearra edo beste edozein fosil erabili barik eittia. Errepide garraio publiko guztietarako biodiesel hutsa eta honen ekoizpen iraunkorra bermatuz, eta tren elektrikoetarako elektrizitate garbixa (iturri berriztagarrixak) erabiliz. Baiña ezin da, eta ez demokraziaren kontra doialako edo bideragarrixa ez dalako, benetako boterearen eta honen morrontzan dagozenen kontra doialako baiño.

Bueno,
Amatiño eta Oierren mezuokin Eibartarrak zerrendako AHT onartze-balantza osatu dogu, BAI eta EZ. Hauxe eztabaidia:

BAI
EZ
Egitasmo estratejikua
Bideragarrittasun eza
Egitasmo europarra
Kalte ekologiko larregi eta energia nuklearraren erabilpena
Euskal Hirian egitasmoa
Trafiko arazorik ez dau konponduko
Egitasmo demokratikua
Ejekutibuendako abioi bidaia laburren ordezkua
Egitasmo ezan eragiña
Hipoteka altuegixa

Emaitza: BAI. Egitasmuek asmuak galdu. Eta gaiñera Luistxok eta Oierrek gogoratu deskuen moduan eztabaidiak ez daka zentzurik, Nuria dixit. Txarren txarrena, EAEko sailburuak errazoia dakala, herrixak ez daka berbarik, eta hobe burmuinik be eukiko ez baleu, politikuen jardunagaittik pentsau leiken moduan. Eta gu hamen denporia galtzen eta neuronak alperrik erabiltzen politiko demokratiko eta orojakilliak eukitta...

Opor on danori !!

AHT gedittu !!

Asier Arregi




.(e)k dio:
Oso ondo, hi. Hona oiñ nere bost errazoirik nausiñak.
 
 1. Egitasmo estratejikua.

AHTn egitasmua estratejikua dok. 1980-84ko lehen Eusko Jaurlaritziak estreinako azaldu juan eta, geroztik, azken 25 urtiotako herri- eta gizarte-erakunde guztiek aldarrikatu izan juek.

 2. Egitasmo europarra.

AHTia egitasmo europarra dok. Eztabaidatu leikek nundik eta zelan pasatu. Baiña ez daok erantzukizun sozial edo politikodun iñor Lisboa-Madrid-Paris AHTia Euskal Herritik ez pasatu biharra defenditzen dauanik.

 3. Euskal Hirian egitasmoa.

Izatez, europar egitasmua Hendaia-Gasteiz baino ez zuan. Baiña euskal erakundeeri esker ezarriko jakok Bilbo eta Iruñan arteko trabesa. Ondoren, bost euskal uriburuen arteko lehen intercityxa izango dok. Euskal Hiria poesia baino zeozer gehixao dok... ala ez dok izango.

 4. Egitasmo demokratikua.

Ez, soillik, alderdirik gehixenak alde daozelako eta hauteskundiak irabazi jittuan koaliziñuak bere programan aindu zebalako. Baitta ezein alderdik ez daualako funtsian AHTrik ein ez dein nahi.

 5. Egitasmorik ezan eragiña.

AHTn eragiñan kaltiak planteatzen dittuk, banan-banan eztabaidagarri diranak, oin dala 100 urteko trenan eragiña edo oin dala 30 urteko Bilbo-Baiona autopistiana eztabaidagarri izan zittuan moduan. Baiña gaur egun iñundik be eztabaidagarri edo eutsigarri izango ez litxakiana zera dok:  trenik eta A8rik ezan kaltia.

 Amatiño



----- Mensaje original -----
De: [EMAIL PROTECTED]
Fecha: Viernes, 4 de Agosto de 2006, 9:52 pm
Asunto: [eibar] lau arrazoi AHT-an kontra
A: [email protected]

> Amatiñok:
> > 5. Amaitzeko, nik AHTn kontrako lau, bost edo sei arrazoirik
> nagusi?ak eskatu eta, erantzun modura, hogeiren bat eskei?i
> dittuk.
>
> Oierrek:
> Arrazoi nagusiñak maiuskulaz zetozen laurak zittuan (bestiak,
> bakoitzan
> desarrollua). A saber:
> >> BIDERAGARRITTASUN EZA (coste/beneficio balantzia)
> >> KALTE EKOLOGIKO LARREGI (sostenibilidade ikuspegittik)
> >> TRAFIKO ARAZORIK EZ DAU KONPONDUKO (aldeko argumento
> nausiñetako bat ukatzia)
> >> EJEKUTIBUENDAKO ABIOI BIDAIA LABURREN ORDEZKUA DA (eta ez
> populatxuak erabiltzekua)
>
> Baloia kanpora bota gura bok, billatu beste arrazoiren bat...
>
> O.
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to