Lehenago be egona nintzen Artxandan, han, Bilboko parke edo dena delako horretan. Handik ibiltzean beti bastante narrasa emoten eustan. Restaurante haundiak eta besterik ez, berde pixkat edo arbola batzuk ikusi nahi izan ezkero leku nagusitik alde egin behar. Beti emon desta bilbotarrentzako fama izango dabela, baina beste toki batzuk ezagutzen dugunontzako... arrunta, zentzurik txarrenean.
 
    Lehenguan be handik ibili nintzan. Egixa esateko badago bertan parke txiki-txiki bat bertatik Bilbo Handiko itzelezko bistak dittuna, zoragarrixa, justu funikularra igo eta bertantxe, haxe da Artxandako tokirik enblematikoena, Artxanda Artxanda bada batez be horregatik da. Hori bai, txokotxo hori pasata segiduan hasten da jatetxe mamutzar andana.
 
    Eta beste modu batez hasi nintzen tokia ikusten. Leku gutxitan egin da Bilbon beste astakeri urbanistikorik. Kaskuan, behe aldian, nabarmena da Franco sasoian egondako lapurretia, itzelezko astakerixak ikusten dira orduantxe eginak. Eta gainera, ez da asko beittu behar bez, garbi ikusten da XIX. mendean antolatutako kaleak, etxeak... askoz hobeto dagozala.  XIX. mendean bazekixen urbanizatzen eta frankismoan ahaztu egin jaken?? Tururú. 
 
    Artxanda Arraterekin konparatu leike, baina inguruan askoz jende gehixago biziz eta huritik sano gertuago, oinez juteko moruan. Pentsaizue "Bilboko Arrateko zelai horretan" bapatean (frankismoan zihatz esateko, etxe horrek sasoi hartakuak emoten dabe eta) jatetxe erraldoi bat edo bi jartzen dittuela zelai erdixan bertan, eta doi-doi gelditzen dala libre elizia eta kurutzia. Gaur egun inork ez leuke permisorik emongo horretarako, baina sasoi hartan, eta agintarixen laguna izan ezkero, edo agitarixei irabazien zati bat emon ezkero, lortu zeikean.
 
    Eta horrelaxe egitten da dirua. Frankismoan lapurtutako gauzen gainean berba egitten danian beste kontu batzuetaz dihardu jendiak, zuzen ebatsitakoen gainean. Baina badira ohosteko beste modu batzuk, eta, seguruenean, diru gehixago emoten dabenak.
 
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to