|
Bukatu dot leitzen Agirre
Lehendakarixak idatzitako "Gernikatik New Yorkera Berlinetik pasatuz" liburua.
Bertan Lehendakarixak erbestean ibilitako denboraldi bat kontatzen dau, eta
erosi nebanian pentsatzen neban Agirre sasoi hartan bere kortejoakin ibiliko
zala, goi politikoekin berbeban... goi politikazko liburu bat azken batean,
erbesteko trantzean idatzita izan arren.
Baina ez.
Liburuan ez da hori jasotzen, bai J. A. Agirre ihesean ibilitako bere
bizitza-tarte baten kontakizuna, baina hasieran familixan eta gero bakarka,
izkutuan, gerratik ospa egitten, errefuxiatuen artean beste bat oinez juten toki
batetik bestera, gertukoren bat hiltzen jakola, eskasian, diru gutxirekin,
nortasuna aldatuta... Harrokerixetarako tokirik ez, nahiz eta momentu batetik
aurrera nazien Berlinen dagozan Hego Ameriketako diplomatiko batzuen laguntza
izan, eta eskerrak.
Espainiako Gerra Zibilean
baina askoz gehixago, II. Mundu Gerran dago girotuta, Frantziarrak -kaleko
frantziarrak- zer pentsatzen zeben, kaleko belgak, kaleko alemanak Alemania
nazi horretan zer erizten zetsen, kaleko suediarrak... eta horrez gain,
nola ez, bere eritzi pertsonalak.
Agirre Lehendakarixak ez zeban
ondo emoten fotografixetan, gaurko gusto estetikoa ez da sasoi hartakua, ez
dator bat Che Gebararen irudixakin, eta gainera bibote eta antioju erridikulu
batzuk jantzi behar -erridikuluak berak jakinik horrelaxe dala- ostonduta segitu
ahal izateko.
Baina bizi zebana, eta kontatzen
dabenak, merezi dau. Justu liburuaren hasiera da kaxkarrena, baina II.
kapitulutik aurrera... ni engantxatu nau.
Esan izan da euskaldunok ez
dogula gure historia idatzi, ba gerra zibilari dagokionez ez da hain egia,
bastante liburu dago bolada horretan batek jasandakoa kontatzen lehen
pertsonan, nahiz eta gehixenak ez izan liburu ezaunak. Agirrek egin zeban eta
hirurogei urte pasa eta gero eskertzen detsat.
Liburua jaiotzez espainolez eta
ingelesez argitaratu zan. Agirreren asmua, nahiko nabarmena bukaera alderako,
estatubatuarrak gerran inplikatzea zan, idazten zebilenean II. Mundu Gerra hori
nahiko estu zoian, Agirrek garbi zakan zein zan bere bandua eta ahaleginak egin
behar zituela herrialde hori inplikatzeko. Liburua bukatzen dagoela EEBBak
gerran sartu dirala kontatzen dau, eta badirudi horrekin,
alde batetik, monografiaren helburua beteta dagoela, eta,bestetik,
narratu beharrekua ordurako idatzita dagoela, liburuaren bukaera-ordua ailegatu
dala.
Nik 2004n Ereinek egidako
euskarazko edizioa leidu dot, eta gustora, baina bitxia da, ganorazko aurkibide
analitiko bat egin detse, eta aurkibide normala, sumarixua deritzena,
argitaratzea ahaztu-edo egin jake eta edukian antolaketa sinpleena nola dan
jakin arte benetan kostau jata.
Liburu
gomendagarrixa.
Trebi.
|
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
