Ez jakixat baiña, 1962n biharrian izan nitzanetik, aurten estreiñako hartu jittuat hillabete osoko oporrak. Txikitatik estajanobismuan hazitakuok beti uste izan juagu gorputz normalak ez zebala horrenbesteko alperkerixarik aguantauko... Baiña ez nok gaixotu¡
Asierri erantzun biharraz, ni mutikua nitzala Frantzian uztaillan zittuan oporrak (nere lelengo lige lizuna uztaillian izan najuan Françoise izeneko neskatilla frantses bateaz). Eta Espaiñian, barriz, astebetekuak baiño ez. Gero hamar egun, ondoren hamabost eta gero gerokuak. Nere Amatiño basarriko aitxitxa Ziriakok astebeteko oporrak hartzen jittuan 1950eko hamarkadian. Donostiako Aste Nausixa Kale Nagusiko Gorostideneko prentsiñuan pasatzen juen senar-emaztiok. Gu Eibartik juaten giñuan egun batian eureaz bazkaltzera eta eguardi aurretik Kontxara. Neretzat kriston eguna izaten zuan. Harrezkero ez nok sekula Kontxara bueltau. Amatiño -----Mensaje original----- De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Asier Sarasua Enviado el: miércoles, 30 de agosto de 2006 12:15 Para: Eibartarrak Asunto: [eibar] zergatik dira oporrak abuztuan? abuztu guztian kontu horri bueltaka: zergaittik dira oporrak abuztuan eta ez uztailan? Azken baten, uztailan eguna luziagua da, egualdi hobia (normalian, behintzat...), urtia bi zatittan hobeto banatuko leuke... Arrazoi historiko-sozialen bat egongo da, jakiña, baina ezin topau. Arrazoiren baten bila, Amabirjiñia bakarrik etortzen jata burura. Amabirjiña eguna jai haundixa izan da beti, hasierako oporrak horren inguruan pilatuko ziran, eta gero abuztu guztira zabaldu... Beste toki batzuetan be holan da? Kontu española da abuztuko oporrena? Autopistak begiratuta, badirudi Europan be abuztuan hartzen dittuela oporrik gehixenak. Kafe orduan be horren inguruan jardun dogu, baina erantzunik ez. Hori bai, "Oporrak uztailan" plataformia sortzekotan gaoz. Asier _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
