Amatiño(e)k dio:
>> "Cavallerosidad" jartzea ere, bera hain caballero denean...
>>     
>
> -- Nere esperientzixaz, katalanok euskaldunok baiño ortografixa-falta
> gehixao eitten juek normalian erderaz idazterakuan.
>   

Kontua da berak katalanistatzat daukala burua, eta katalanez "cavall" 
eta "cavaller" idazten dira.

Nere esperientziaz ere, ingelesek edo amerikanoak ingelesez eta 
frantsesek frantsesez ere, ortografia falta demasak egiten dittuez.

Nere teoria:

Frantsesez eta ingelesez hainbeste letra "jaten" dira, idaztean ez 
dutela jakiten zein den ahoz "jaten" duten letra hori. Alemanekin ez da 
hori gertatzen.

Katalanen kasua gipuzkoarren kasuarekin lotuko nuke gehiago: hain 
antzerakoa egiten zaie gipuzkera eta batua, askotan ez dakitela batuan 
ala gipuzkeraz ari diren.

Gutxi gora behera neri gertatzen zaidan moduan; Euskarazko errejistro 
propiorik ez daukat eta batetik bestera saltoka ibiltzen naiz.

Bukatzeko neri gertatutako anekdota txiki bat. Valladolideko lankide 
bati zenbait informazio eskatu nizkion, eta bere erantzuna "Sí, ahora 
mismo TELEMANDO"  (sic). Gustora barre egin genuen bulegoan TELEMANDO 
horrekin! (eskerrak Valladolidekoa zala, baina harek bula edukiko dabe 
seguru)

Gari

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to