Barkatidak Txisto baiña, nere ustez, urdiñez agertzen dan --
"zer dala-ta ETAk uste daben bera gauza dala berak moduan  pentsatzen ez dabenak hiltzeko... " "zer dala-ta ETAk uste daben berak dakixala iñork baiño hobeto zer dan onena Euskal Herriarentzat eta zer ez dan."
"Edo nik esaten dotena eitten dozue edo armetan jarraittuko juat". "Ez jakixat zergaittik hik errespetatzen duan lelengua eta ez, ostera, bigarrena." -- guzti honek ez jakak zer ikusirik moralaz, politikiaz baiño. Eta, gaiñera, ez dok iñork ez aitzeko moduko politika sofistikaguegixa, oiñarri-oiñarrizkua baiño... nahiz-eta hik erantzunik emon ez.
 
Ez. Hik ez dok erantzuten. Edo hobeto esanda, hik galderieaz erantzuten dok. Baiña hik erantzun ez arren, nik ez juat ihesik eingo eta erantzun eingo deuat.
 
1. Nik aspaldi ikusi najuan Yoyesen pelikula hori eta ez nok oin gogoratzen. Dala dala, pelikulia afalostian emon juan ETBk eta nere artikulua zerrenda honetan jeguan arratsaldian.
2. Barriro esango deuat, nik ez juat faxismua eta ETA alkarreaz parekatu, Yoyesen iritxixa emon baiño. Berak idatzi juan 1979an: "No quiero actuar en apoyo de una lucha que ha degenerado en algo terrible, dictatorial y mítico.... ¿cómo voy a apoyar a un HB convertido en payaso de un militarismo de corte fascista?". Horretara, erantzun eixok berari, ez neri.
3. Teorizaziño politiko guztien gaiñetik, nik aitzen juat 1960ko giruan burruka armatua planteatzia. Nik 1964an izan najuan Goierrin kontaktu bat ETAkueaz (eurak deittuta) eta erantzun najetsen nere bidia beste bat zala (euskerazko klasiak Kulturalian, euskal jaixa antolatu, hitzaldixak, kantaldixak, Zeruko Argiako korresponsala etab.). Gehixao esango deuat, nik 18 urte baiño ez najittuan eta  iñuxente asko esan najetsen euren aukeriak "floriturak" irixten jatazela. Gero zer gertatu dan ikusitta, bistakua dok ez zala kalifikatiborik aproposena izan. Dana dala, aitortu bihar deuat ez najetsela ezezkorik erantzun kontrako arrazoi politikuegaittik eta gitxiago moralegaittik. Yoyesek (baitta nere anaiak be),  ostera, bide hori hartu juan, eta bixok laga jetsen diktaduria amaittu zanian.
4. Nik ez juat uste frankismuan kontrako bide bakarra eta ezinbestekua burruka armatua izan zanik (gitxi-gitxi batzuen aukeria izan zuan eta abertzalerik gehixenok beste bat hartu genduan). Baiña uste juat, ostera, frankismo ostian bide bakarra eta ezinbestekua BURRUKA ARMATURIK EZA dala. Horixe dok, bihar bada, diferentzixa politikorik haundixena.
5. Nik Yoyesen erabagi bixak errespetatzen jittuat, baiña uste juat bigarrena politikuagua, ausnartuagua, helduagua izan zala. Eta, bere kasuan behintzat, baitta gatxagua be.
 
Tira. Zerrenda honetakuok bajakixe oiñ zeintzuk diran nere erantzunak. Hire erantzunak jakitzerik izango ete juek? Badaezpadan barriro gogoratuko deuadaz nere galderak:
 
1. zer dala-ta ETAk uste jok bera gauza dala berak moduan  pentsatzen ez dabenak hiltzeko...
 
2. zer dala-ta ETAk uste jok berak dakixala iñork baiño hobeto zer dan onena Euskal Herriarentzat eta zer ez dan.
 
3. zer dala-ta ETAk uste jok esan leikiala: "Edo nik esaten dotena eitten dozue edo armetan jarraittuko juat".
 
4. Yoyes faxismuan kontra burrukan eitteko sartu zuan ETAn eta bertatik urten zuan ETAk faxismuan bidia hartu zebanian. Hau ez dok nere iritxixa, beria baiño. Erabagi bixak beriak izan zittuan. Ez jakixat zergaittik hik errespetatzen duan lelengua eta ez, ostera, bigarrena. Zergaittik?
 
Amatiño
 
 

De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Txisto
Enviado el: lunes, 11 de septiembre de 2006 20:08
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Yoyes ez zen errenditu

Aspaldiko bai, neu ez juat aspaldixan idatzi, baiña inmoraloi nahi barik be, batzuetan tentaldixak irabazten desku.
Ez, hi ez haiz baloraziño moraletan sartzen:
"zer dala-ta ETAk uste daben bera gauza dala berak moduan  pentsatzen ez dabenak hiltzeko... " "zer dala-ta ETAk uste daben berak dakixala iñork baiño hobeto zer dan onena Euskal Herriarentzat eta zer ez dan."
"Edo nik esaten dotena eitten dozue edo armetan jarraittuko juat". "Ez jakixat zergaittik hik errespetatzen duan lelengua eta ez, ostera, bigarrena."
Irakurle txarra izango nok akaso, baina aurrekuak irakurri barik be, moralina ikutua hartu izan jetset sarri hire idatzi politikueri. Bueno, dana dala, forma edo biharbada izaera kontua izango dok eta kitto!
Sasoi honetan estaduen faxismua eta ETArena parekatzeko ahalegiña sobran daguala iristen jatan arren, ez nok harritzen hik horrela idaztia, seguramente ETBk herañegun Yoyesen gaiñian emon zeban pelikulian kontatzen zeban istorixua ontzat emongo dok eta.
Baiña hori dala ta, hiretzat galderatxo "inmoral" batzuk jauzkaraz: Yoyesek armen bidez faxismuari aurre egittia erabagi zebanian zuzen jokatu zebala uste dok ala ETAtik aldentzia erabaki zebanian orduan zuzen jokatu zebala uste dok. Edo bixak dira zuzenak? Edo hi ez haiz epai moraletan sartzen eta ez dok jendiaren jokabidiaren gaiñeko baloraziño moralik egitten?
Txisto
 
----- Original Message -----
From: Amatiño
Sent: Monday, September 11, 2006 10:53 AM
Subject: Re: [eibar] Yoyes ez zen errenditu

Aspaldiko Txisto:
 
Kontua ez dok ETAkuak gaiztuak diran ala ez. Ni ez nok baloraziño moraletan sartuko.
 
Kontua dok, zer dala-ta ETAk uste daben bera gauza dala berak moduan  pentsatzen ez dabenak hiltzeko...
 
Kontua dok,  zer dala-ta ETAk uste daben berak dakixala iñork baiño hobeto zer dan onena Euskal Herriarentzat eta zer ez dan.
 
Kontua dok,  zer dala-ta ETAk uste daben esan leikiala: "Edo nik esaten dotena eitten dozue edo armetan jarraittuko juat".
 
Nik ez najuan Yoyes aurrez aurre ezautu. Baiña Yoyes faxismuan kontra burrukan eitteko sartu zuan ETAn eta bertatik urten zuan ETAk faxismuan bidia hartu zebanian. Hau ez dok nere iritxixa, beria baiño. Erabagi bixak beriak izan zittuan. Ez jakixat zergaittik hik errespetatzen duan lelengua eta ez, ostera, bigarrena.
 
Eutsi goiari.
 
Amatiño


De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Txisto
Enviado el: domingo, 10 de septiembre de 2006 18:50
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Yoyes ez zen errenditu

Zein ondo ezagutzen zenduan Yoyes! Zein ondo borroka armatua lagatzeko motibuak!
Zein gaiztuak diran ETAkuak! Bueno gaiztuak bakarrik ez, egoskorrak eta politiko eskasak be bai!
Bakiakin Amesten duten Pertsonen Elkartekua izanda (BAPE), bape lotsarik ez duzu bidian dana emon dabenari etxera juateko eskatzen. Bapo, gaiztuak etxera bialduta zer egingo dozue on-onok, Yoyesek 20 urtekin armen bidiari heltzeko izan zittuen motibuak desagertuerain?
Ongilliak izanda ez dakat dudarik hori izango dala hurrengo hillabetietan izango dozuen helburua, Euskal Herritar guztieri erabakitzeko ahalmena ekarriko dotsen negoziaziño mahaixa eratu eta  erabakitzeko eskubidia aitortzia.
30 urte poderian eta bakia ekartzeko gaittasunik eduki ez dabenak harrokerixa gutxitxuago biharko leukiala uste doten arren,
seguru nago oinguan benetan diharduzula eta sasoi baten Yoyesek izan zeban euskadi aske baten ametsa egi bihurtuko dozuela estadu españolakin iñungo azpijokutan sartu barik.
Bittartian, amets gaiztuak (edo gaiztuen ametsak?) izango dittut sarri, gizaseme baketsu, argi eta interes bakuok bakian ipuñakin barriro be zurikerixatan ez ote diharduzuen!
 
Txisto.
 
----- Original Message -----
From: .
Sent: Sunday, September 10, 2006 6:42 PM
Subject: [eibar] Yoyes ez zen errenditu

 Orain hogei urte, 1986ko irailaren 10ean, asteazkena, telefonoz ari nintzen berbetan Migel Larrea “El Diario Vasco” egunkariaren zuzendariarekin. Bat-batean jarduna hautsi eta esan zidan: “Un momento... espera... se han cargado a Yoyes¡”. Nik, berriz, galdetu: “¿Han sido los del GAL?” Eta berak erantzun: “No, ha sido ETA”.

 Aitortu behar dut ez nuela une hartan ETA izan zitekeenik zeharo sinestu.  Orain badakigu tiratzailea Jose Antonio Lopez Ruiz “Kubati” izan zela, Franzisko Mujika Garmendia “Pakito” ETAren ekintza militarraren arduradun zelarik.

 Dolores Gonzalez Katarain “Yoyes” hiru urteko semearen aurrean hil zuten. ETAn sartua zen 1970ko hamarkadaren hasieran,  borroka armatuak frankismoaren aurka zentzurik zuelakoan eta 1979an edo utzi, ordurako ETAk berak ezagutu zuenarekin zer ikusirik ez zuelakoan. Ez zioten barkatu. Traidoretzat jo, Estatu espainiarraren kolaboratzailetzat salatu, heriotza-zigorra erabaki eta Ordiziako euskal jaietan erail zuten.

 Egoera guztiz bestelakoa da 20 urte geroago, ETAren zeregina ez baita honez gero borroka armatua uzten dutenak traidoretzat jo eta herriko plazan garbitzea, euren jarraitzaile sutsuen artean heroitzat azaldu eta erretiro isila eskaintzea baino.

 Segurutik, bakea amesten dugunok behin baino gehiagotan egin beharko diogu zenbait esamesi pasamisi eta hainbat gertakariri ez ikusi, baina ETAren menpeko ezker abertzaleak ausnartu beharko du noizbait zergatik jarraitu duen 30 urte noraezean, eraso, mehatxu eta erailketen zorigaiztoko errotan, heriotza, sufrikarioa eta gorrotoa lortzeko baino ez.

 Ez. Arnaldo Otegik besterik uste arren, ez dugu ETAren errendiziorik nahi. ETAk 1976an egin behar zuena behingoz egin dezan baino ez dugu nahi, alegia: etxera joan. Yoyes ez zen errenditu, etxera joan zen. Eta guk nahi dugun bakarra zera da: euren burua lider superargitzat duten gizonezko helduek, sikeran 30 urte geroago, Yoyes 25 urteko neskatila gazteak ulertu zuena behingoz ulertzea.

Amatiño


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to