Bai, lotsagarrixa da. Telebisiñorik ez nekan sasoian zapatu -domeka
rratsaldetan ezin neban radixo publikuak ixotu! Kirolak baiño ez.
Estropadak luuuze doiazela? ez detsa ardura, hau EKITB (euskal Kirol
Irrati telebista gara!
leire, kokoteraiño



> Edozer eteten da trafikoaren berri emateko (egundoko pelmada), baina kirol
> emanaldirik kutreena ezin eten ezta ALBISTEAK EMATEKO ERE!!
>
> Gaur bertan, lauretan berriro Espainiako Itzulia. "Arratsaldekoa" saioa
> bost eta erdietan zen sartzekoa, baina kirol esatari batek halako batean
> saioa seiak arte luzatzea erabaki du, lasterketa ordurako bukatua zen
> arren.
>
> Horrek zer esan nahi du, Arratsaldekoek prest zutena pikutara joan dela?
>
> Eta nola hartzen dute: "beno, ez dio axola, total berdin-berdin kobratuko
> dugu eta lan gutxiago..."
>
> edota "doazela popatik hartzera gure lana itotzea halako larderiaz
> erabakitzen duten harroputz horiek eta haizea ematen dien gizartea"?
>
> Espainiako Vueltak hiru aste behar ditu. Vueltaren erruz ari dira
> Mezularien tertulia horrenbeste geroratzen?
>
> Usabiaga oso ona da, orobat Mayo, baina askoz ere hobea zen Mezularien
> tertulia.
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to