Luistxo Fernandez(e)k dio:
> Barixaku honetan, Donostia, des-hitzaldi bat dago. Desconferencia Cadius. 
> Deshizlarietako bat neu izango naiz.
> http://desconferencia.nireblog.com/
Ostiral honetan Donostiako jende horri aklaratu mesedez ondo, 
deskonferentziak lehenagotik asmatuta zeudela, nahiz eta afari osteko 
txarla deitzen diegun guk.

Gauza bat gure kasuan eguna zehazteko:

Botazio sistema martxan jarri dut, aste honetatik hasi eta hurrengo bi 
hilabeteetako ostiral guztiak markatuta. Zuek aukeratuko duzue noiz 
egingo den afaria. Botazioak hemen:

http://www.eibar.org/afaria

Bestalde, tokiaren inguruan, proposamenak egongo dira, ez da? Komeni da 
telefono linea majoa duen toki bat, Internet bidez gauzak erakutsi behar 
badira edo. 

Baina botazio sistema jarri ondoren bururatu zait:

Behingoagatik sesio komunikatiboa afari aurretik egingo dugu, toki 
egokiren batean? (Kultu, Portalea eta abar izan daitezke toki 
egokiak...) Planteatu daiteke adibidez, ostiral arratsaldeko 6tan 
elkartzea edo larunbat goiz batean? Ala jarraitzen dugu betiko estilora?

Gari

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to