Neuk be, baña telebisiñuak zahartu eta apurtu eitten dira, sistema barrixak ateratzen dittuez... eta telebisiño guztixak trukatuta badatoz... ze erremedio.
Gero azalduko ote dira "liberadores de television", 60 euroren truke zure telebista "garbitzeko"? Nik pentsatzen dot publizidade konbenzional horrek, gaur ezagutzen dogun moduan, etorkizun gitxi dakala. Etenik gabeko pelikulen patrozinioak, programen patrozinioak, futbolan moduan beheko partian jartzen dozkuen iragarkixak akaso, eta batez be publicity-aren bitartez (adibidez Goenkalen Kaiku esnea edatea) sartuko doskuez produktuak (batipat markak). Eta denborakin agertuko diran formula berriak. Usainarena oraindik ez zaigu iritsi. Imaginatzen dozue, telesail bat esatiarren, "Martin" ikusten ari zariela, hau pizza bat jaten ari dala (Telepizzako kajan, noski, eta telefonua argi ikustia) eta halakuan zuen telebisiñuan pizza usaina "isuritzen" hasten dala? Bai bai, esan zoratuta nagola, baña 6 urtekin amestu neban Bidebarrietan aldapa mekanikuak zeguazela, eta pare bat hauteskunde barru ez zostan harrituko, bape!! _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
