Ba ez badok bide horretatik jarraittu nahi, eta hire lagunen inguruan 
azalpenik emon nahi ez badok, hasieran esandakua erretiratzen dot, 
aurreiritzi horietan oiñarritu bariko mezu hori, hau da:

"diferentzixa txiki bat zagok hamen... "hire lagunak" "gerran hil zirala" 
(ala ez dok hala definitzen norroka armatua?), eta Amatiñonak, ostera, gerra 
ez onartziagaittik izan dirala erahilak."

Baña aurrekua aldatuta, gehitzen dot:

"Batzuk "gerran hil dira", eta Amatiñon lagun hauek, ostera, gerra ez 
onartziagaittik izan dira erahilak (nahiz eta gerra horren aurreko 
inposiziñuan parte ez hartu)."


Terminuan  inguruan, "gatazka politikua" deitzia ez da okerra baña bai, nere 
ustetan, desegokixa, osatu gabia dalako. 3 aukera desberdiñ onartzen dittut: 
"gatazka politiko armatua", "gatazka politikoa eta gatazka armatua", ala 
"gatazka politikoa eta gatazka politiko armatua".

Ados gatazka politiko bat badagoela. Baña gatazka politiko honetan armak 
dagozela ezin uka leike. Batzuek diñue/diñozue estrategia bardiña erabilli 
dala españiar eta frantziar inposisiñotik. Ta bai, behiñ baño gehixagotan 
hala izan dok. Hortaz bi talde politiko armatu: "inposatzailliak" eta "ETAko 
inposiziño liberatzailliak".

Kontua dok, egon dirala gatazka armatu hori onartu ez dutenak, eta armaturik 
egon barik, ekintza armatuen biktima izan direla. Inposiziño horretatik 
askatu nahian beste inposiziño batzuk ezarri dirazela. "ETAko inposiziño 
liberatzailliak", bere inposiziñoa ezarri nahi izan dabela. Ta inposiziño 
horiek onartu ez dittuenek ordaindu eiñ debela. Ta kasu honetan, Amatiñoren 
lagunak (ala hori uste dot).

Haiek ez zeben inposiziño español hori bultzatu, ta are gitxiago armen 
bidetik. Baña ez zeben ETAren inposiziñua bez onartzen. Ta horregaittik izan 
ziran erahilliak. Ala ezagutzen ez doten beste arrazoirik egon leike?

Ta galderia ez doia hiretzat, erantzuna dakanak, nahi badau, erantzutia 
daka. Ez dok hire betebeharra, ala uste ezpadok behintzat.

Josu.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to