Egunon Marzinkus:

Mezu politta, bizixa, berorena. Nahiko ados bukaeriakin. Halandabe, ez 
nabil baserri versus urbanita planteatzen asuntua, iñundik iñora. 
Horretan ziaro oker dabil erretore jauna.

Ni bixetakua naiz, eta bata bestia baiño gehixao izan ezkero, 
momentuz...kaletarra, hiritarra eta gañera, hiri haundixak be asko 
gustatzen jataz, gehixao, baldintza osasuntsuekin, ederrak eta girodunak.

Baina burubarruko zoriontasuna eukitzeko errezaua izango da, BETI, gure 
ingurua hobia bada...beronek kaltetzen ez bagaittu:

- Ingurua estetikoki ederra bada.
- Kaleetan aire toxikorik ez badago, eta aireak kalitate ona badu 
(ionizazioa...).
- Era ezberdinetako eremu elektromagnetikoak maila jakin batzutatik 
behera badaude. Hauek: estresa, depresiñua, buruko miñak eta abarren 
arrazoiak izan leikez (zoriontasunaren etsai), edo kantzerra eta beste 
gaisotasun batzurena...
- Argitasunak, eguzkiak "bustitzen" bagaittu.
- Landaretza urritasunik ez badago gure inguruan.
- Gure etxe barrua atsegina bada, alaia bada.
- Eraikuntzak (batipat altzairuak) ez badau Lurraren eremu magnetiko 
naturala aldatzen.
- Etxe barruan egunero arnasten dogun toxikorik ez badago (marguak, 
barnizak, kolak, PVC, keiak, usain txarrak...)
- Etxe barrua eta batipat etxeko atseden lekuak teknopatia edo geopatia 
ezberdinek erasotzen ez badute, edo kutsadura akustikuek.
 (teknopatiak: eremu elktromagnetiko artifizialak batipat, instalakuntza 
elektriko txarra, lur instalakuntzaren gabezia, trasformadoreak, 
mikrouhinak, elektrodomestikuak....)
(geopatiak: naturalak, telurikoak, lurrazpiko ur korronteak, lerrokadura 
magnetiko ezberdinen gurutzeak...).

Eta zoriontasuna burubarruan dao, bai. Baina ez burubarruan bakarrik, 
baitta, gorputzian be eta inguruko gorputz eta buruetan (giza 
harremanak), osasuntsu egoteko inguruaren baimenaz.

Esan leike bebai, zoriontasuna jarrera bat dala, zure errealitatiari 
begira dakazun jarreria, baitta desgraziei aurre eitteko be, eta baitta 
ointxe zerrendatu dittudan danei aurre eitteko be...baiña erreztasunez 
ari nitzan.

Asier Arregi


ander(e)k dio:

>"beti izango da errezaua naturakin, 
>ingurumen baldintza onekin,"
>
>Jo Asier (edo Arcadio Arregi ?), eruaizu urbanita bat pare bat egun zure 
>baserrira eta ia lo eitxerik dakan gabeko zaratekin, goizeko txoritxuekin, 
>tragatzerik dakan gosariko behi esne apestosua, kanpora urtetzen danian daozen 
>xomorro hegalarien atakiak nola ekiditzen ditxuan,zelan aguantzen dabezen 
>auzotar muturokerren dialekto intelijiblia...
>
>Zoriontasuna burubarruan dao, eta hori ez dezkue ikastolan 
>erakusten...mekatxis!
>
>Ander Arroita 
>
>
>
>Asier Arregi wrote:
>
>  
>
>>Ondo dago, Gari. Gaixa politta da.
>>
>>Zoriontsua izatia, KOMODIOS sentitze hori, droga barik eta 
>>gorputz-adimen osuakin eta sarrittan, beti izango da errezaua naturakin, 
>>ingurumen baldintza onekin, osasunakin eta giza harreman onenekin 
>>bateginda eittia. Normala zoriontasun mapiana.
>>
>>Garapena horretara bideratu bihar.
>>
>>Izan zoriontsu!
>>
>>Asier Arregi
>>
>>
>>
>>Gari Araolaza(e)k dio:
>>
>> 
>>
>>    
>>
>>>Guztiz ados.
>>>
>>>Argi dago zure lehenengo mezua ez dudala behar bezala ulertu.
>>>
>>>Gari
>>>
>>>Asier Arregi(e)k dio:
>>>
>>>
>>>   
>>>
>>>      
>>>
>>>>Kaixo Gari:
>>>>
>>>>Ondo dakit nik esandakua zer dan, hitzez hitz gaur idatzitakuak dira-ta. 
>>>>Eta ez errepikatze aldera...lehenau be luzetxuau jardunda nago-ta 
>>>>zerrenda honetan garapenakin goratabera, mezu zaharretan begiradatxua 
>>>>ein zeinke.
>>>>
>>>>Eta garapena BAI. Baiña zelakua? Gaur egun nagusi dan garapen modeluan 
>>>>kontrakua naiz, GARAPENKERIXA deitzen nebana. Energia iturri eta 
>>>>lehengai FOSILETAN OINARRITUTAKUA, eta munduko aberastasun-pobrezia 
>>>>balantza geruau ta gehixau desorekatzen dabena. Eta GARAPEN MOTA HAU 
>>>>ZERTARAKO? Barriro galdetzen dot.
>>>>
>>>>Badago garatzeko beste modurik!!!! Zelan ez ba...eta GARAPEN mota 
>>>>horietxen ALDE egongo naiz. Premixa larrixan gaoz-eta. Zelan ba ez 
>>>>dittugu biharko!!! Eta klaro, oiñarte garatutako gauza guztiei ahalik 
>>>>eta erabilpen onena bilatzian aldekua naiz, eta sortutako kaka guztia 
>>>>birziklatzian aldekua be bai. Baitta ENERGIA NUKLEARRA erabiltzian 
>>>>aldekua be bai... Ze moduz uranio erauzketa guztiak gelditzen badira eta 
>>>>martxan dagozen zentralekin energia sortzeko munduko arma nuklear 
>>>>guztietan daguan uranioa xahutzen bada eta gero zentral arriskutsuak 
>>>>betiko itxi?
>>>>
>>>>Dana dala, eta zoriontasunakin bueltaka, aukeran, nahixao dot zoriontsua 
>>>>izatia ez izatia baiño.
>>>>
>>>>Hobeto, zoriontsua eta garatua.
>>>>
>>>>Eta ondiok hobeto, zoriontsua, garatua eta garapen horrek beste iñor 
>>>>pobreziara kondenatzen ez badau eta planetaren giza bizitzarako 
>>>>baldintzak erasotzen ez badittu...Orduan, bai:
>>>>
>>>>ZORIONTSU.
>>>>
>>>>Asier Arregi
>>>>
>>>>
>>>>Gari Araolaza(e)k dio:
>>>>
>>>>
>>>>  
>>>>
>>>>     
>>>>
>>>>        
>>>>
>>>>>Asier Arregi(e)k dio:
>>>>>
>>>>>
>>>>>  
>>>>>    
>>>>>
>>>>>       
>>>>>
>>>>>          
>>>>>
>>>>>>Ez dot nik inun-inoiz garapenik bihar ez dogula esan, ez eratorritta, 
>>>>>>ez eratorri barik. Garapen motari buruz ari naiz. Garapenaren 
>>>>>>kalitatiaz. Bizitzaren kalitatiaz. Gizakien arteko harremanen 
>>>>>>kalitatiaz. Garapenaren erabilpenaz.
>>>>>>
>>>>>> 
>>>>>>
>>>>>>    
>>>>>>      
>>>>>>
>>>>>>         
>>>>>>
>>>>>>            
>>>>>>
>>>>>Igual ez modu zuzenean, baina zuk esandakua da:
>>>>>
>>>>>
>>>>>  
>>>>>    
>>>>>
>>>>>       
>>>>>
>>>>>          
>>>>>
>>>>>>ZERTARAKO GURE GARAPENA? Ez ete dakagu medixorik zoriontsuago, pozixau, 
>>>>>>eta hobeto bizitzeko?
>>>>>> 
>>>>>>
>>>>>>    
>>>>>>      
>>>>>>
>>>>>>         
>>>>>>
>>>>>>            
>>>>>>
>>>>>Bestalde:
>>>>>
>>>>>
>>>>>  
>>>>>    
>>>>>
>>>>>       
>>>>>
>>>>>          
>>>>>
>>>>>>Kenya eta gaur egungo Afrika lurralde aberatsian bizi diran pertsonen 
>>>>>>egoera pobria Europa "garatuagoak" 500 urtez egindako ustiaketak 
>>>>>>eraginik izan al dau? Eta ala ta guztiz gure kolore bardinakin? 
>>>>>>Gizurra izango da! je, je.
>>>>>> 
>>>>>>
>>>>>>    
>>>>>>      
>>>>>>
>>>>>>         
>>>>>>
>>>>>>            
>>>>>>
>>>>>Bai, baina honek ez du garapena eta zoriontasunarekin zerikusirik. 
>>>>>Garapen desberdintasun horren arrazoietaz hitzegin genezake, baina ez 
>>>>>dut ulertu gaia hori zenik.
>>>>>
>>>>>Bestalde, garapen mailak eta zoriontasunak erlazio zuzenik ez dutela 
>>>>>uste dut, baina zoriontsu izateko, aukeran herrialde garatu batean egon 
>>>>>nahi nuke. Dudarik gabe.
>>>>>
>>>>>Gari
>>>>>_______________________________________________
>>>>>Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>>>>>
>>>>>http://www.eibar.org/zerrenda
>>>>>
>>>>>harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>>>>>
>>>>>
>>>>>  
>>>>>    
>>>>>
>>>>>       
>>>>>
>>>>>          
>>>>>
>>>>_______________________________________________
>>>>Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>>>>
>>>>http://www.eibar.org/zerrenda
>>>>
>>>>harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>>>>
>>>>
>>>>  
>>>>
>>>>     
>>>>
>>>>        
>>>>
>>>_______________________________________________
>>>Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>>>
>>>http://www.eibar.org/zerrenda
>>>
>>>harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>>>
>>>
>>>   
>>>
>>>      
>>>
>>_______________________________________________
>>Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>>
>>http://www.eibar.org/zerrenda
>>
>>harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>>
>>
>>
>> 
>>
>>    
>>
>_______________________________________________
>Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
>http://www.eibar.org/zerrenda
>
>harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>  
>


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to