Arregik: > Eta hau ez da atzera nostalgikoki begiratzia, aurrera eta etorkizun > hobiago bat bilatzia baiño, aurrerakuntza onenekin kontatuz gaiñera. > Antziña ez zekixen gauza asko gaur egunian zientzia eta teknologiari > esker dakiguz. Neronek esate baterako, aparatu elektroniko ugari > erabiltzen dittut tokixen bizigarrittasun baldintza ezberdinak neurtzeko.
----Egixa da diñozuna, Asier. Eta badakizu gauza askotan zure moduan pentsatzen dotela. Baiña gure bizi esperantza ikaragarri luzatu da. Gaizotasun asko ez ziran existitzen bizitza laburragua zalako. Bakarrik pentsatzia negu erdi hanka bustitta ibiltzen zirala, mokuak darixola, tripia edozelan beteta eta ikaragarrizko boziuekin, itzela pentsatzen jata. Nahixago gaur eguneko alergixak! Beste alde batetik, nik nire adiñakin edo monja sartuta edo dozena erdi umeren ama, hagiñak falta dittudala. Hori erditzerakuan dana ondo urten ezkero. Labadora barik errekara juan eta ur hotzetan izarak garbittu, nere arriua egiñ, irakortzen jakin barik, eta pareko baserriko artaburuakin ezkonduta...Kita, kita. Arkadia bai, baiña gaur egunekua: epel, siku, labadoraduna, diru apur batekin eta LIBRE. A! eta hagiñekin! leire, haginduna _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
