Oierrek:
<Etxuat bere ibilbidia aztertu...
-- ....?

<baiña bai ikusi izan dot danekin konpondu nahi izan zala, helburu finkoak
eta urraspide malguak (malguegixak nere ustez).
-- Bai, hire ustez. Iritzi-kontua...

<Baiña ¿benetan uste dok garai egokixak dirala dotriña hori barriro martxan
jartzeko?
-- Bai. Bene-benetan uste juat. Zein dok hire alternatibia?

<¡EAEko lehendakarixak aspaldittik jarabixek barren! 
-- EAEko lehendakari bakar bat berak be ez jok bakerik ezautu. Bihar bada
hurrengua izango dok historian aurrena. 

<Edozelan be, beste zeozeaittik idazten najuan. Gerra zibillian hartu zeban
jarkeria oso kritikaua izan zan, EAJ- ko gudarixen partetik be. Joseba
Elosegi komandantiak, behintzat, nahikua berba gogorrak darabiz bere
defentsa-defentsa-defentsarako joeria dala ta, eraso barik. 
-- Ez. Diferente xamarrak zittuan. Agirre lehendakarixak ez juan sekula bere
burua sutan Francon aurrian botako. Baiña Agirrek Elosegik sekula eingo ez
zittuan beste gauza batzuk ein jittuan. Dexente inportantiaguak, gaiñera.
Ondo daok Joseba Elosegi goguan hartzia, baiña Joseba Elosegi ez dok Agirre
lehendakarixa neurtzeko metrua. Bakoitzari beria.

<Agirre ez zuan militarra, egixa dok, baiña bere jaurlaritza inguruan ba
jeguazen militarrak (estrategixan jakittunak) eta eurei be ez ei zetsen
jaramon haundirik egitten. Eraso "serixo" bakarra bultzatu juan,
Legutianotik Bittorixa-Castejon parterakua. 
-- Horixe. Agirre ez zuan militarra, zibilla baiño. Eta, zorionez, zibilla
jeguan agintian. Bihar dan  moduan. Sekula ez najeukek pentsauko zibillen
eta militarren arteko aukeran hi heu militarren alde agertuko
hintzakianik...

<Esaten da Agirrek zaldi zuri bat zeukala eskatuta Bittorixan sartzen
ziranerako. Baiña erasuori porrot haundi bat izan zan Eusko Gudarostiandako,
ez ei zalako egin ez momentu ezta modu egokixan be. Horren ondorixoz,
errekete euskaldunen artian Agirre "Napoleontxu" ezizenez ezagutu zeben
ordutik aurrera. 
-- Ez dok larregi erreketiak esateko...

Amatiño

 


Amatinyok:
> Larunbatean ospatu zen, Gernikan, Jose Antonio Agirreren
lehendakaritzapean osatutako lehen Jaurlaritzaren 70. urtebetetzea. Astebete
aurretik aurkeztu zuen, Bilbon, Ludger Mees historialariaren ?El profeta
pragm tico. Aguirre, el primer lehendakari (1936-1960)? biografia eta
irailean bete ziren 50 urte Agirreren beraren eraginez eratu zela, Parisen,
Lehen Euskal Mundu Kongresoa.   
> 
>   
> 
> Ludger Mees irakasleak burututako biografiak ez ditu, segurutik, irizpide
politiko guztiak asetuko. Ez etsai amorratuak, ezta zale liluratuak ere.
Baina, esanak esan,  inork ezin izango dio behintzat Agirrerekiko
zorroztasun eta maitasunik ukatu. Meesen ekarriari jaramonik egingo badiogu,
aurrenengo lehendakariak ez zuen beti asmatu baina, akats guztien gainetik
eta mitifikazio guztien azpitik ?fue el pol tico vasco m s popular,
respetado e influyente del siglo XX?.  
> 
>   
> 
> Agirre lehendakariak ez zuen, ez, beti asmatu, baina berak ordezkatzen du
euskal abertzaletasunaren aurpegirik modernoenetakoa. Berak eta bere
lankideek duela 50 urte landu zituzten orain pilpilean ditugun abiapuntu
politikoak: nazio zibikoa eta aniztasuna; europar batasuna eta nazioarteko
elkartasuna; giza-duintasuna eta mehatxurik eza; burujabetza partekatua eta
interdependentzia... Zoritxarrez, ostera, klandestinitatean aritu beharrak
ez zuen belaunaldiarteko zubigintzarik erraztu. Alderantziz, auskalo gero ez
ote dugun Francori esker pare bat belaunaldi alferrik galdu? 
> 
>   
> 
> Hala ere, gauzak guztiok nahi bezala gertatzen baldin badira, datozkigun
garaiak aproposak izango dira Agirreren doktrina berriro indarrean jartzeko:
helburutan irmoez eta urraspidetan malgu. Jarrera bikoitz honi datxeko
Ludger Meesen biografiaren titulua. Igarlea, nondik norakoa gogoan izateko,
eta praktikoa, eguneroko ahalmenak bideratzeko. 
> 
>   
> 
> Agirre gai izan zen, besteak beste, familia politiko kontrajarriak
egitasmo bateratuaren inguruan elkartarazteko. Eta, orain ere, Agirrerenak
egiteko gauza denak etorkizuna asmatuko du. 
> 
>   
> 
> Amati o 
> 
> 
> ------------------------------ 
> 
> _______________________________________________
> Eibartarrak mailing list
> [email protected]
> http://postaria.com/mailman/listinfo/eibartarrak 
> 
> Bilduma honen bukaera: Eibartarrak Mezu-Bilduma, 31 bilduma, 15. zenbakia
> *************************************************************************
 

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to