> Urkizu --> Urkuzu --> Urkusu --> Urkusua
> 
> zeta eta ese ezin berezitu eibartarrok, hau argi dago. Baina Urkusua 
> artikuluakin deklinatzen dogu, ezta? Ermuan moduan edo.
> Urkusuan, Urkusuko... Ermuan, Ermuko... Honen lojikia edo?


Baina ez dot uste gauza bera diranik.

"Ermua" holaxen da, osorik, beti. Ez da esaten "Ermu inguruan".
Deklinatzeko orduan, "Bizkaia" moduan deklinatzen da, besterik ez:
Bizkaian, Bizkaitik, Bizkaiko, Bizkaira...
Ermuan, Ermutik, Ermuko, Ermura...

Urkuzu/Urkizu, baina, Urkuzu da, ez Urkuzua. "Urkuzu inguruan, Urkuzu 
erdixan, Urkuzu aldian" diƱogu.

Beste gauza bat da, toponimuetan, askotan, NON kasuan, mugatzailia 
sartzen dogula (Eibarren?): Urkuzuan, Isasixan, Ibarkurutzian...

Ez dakit horren azpixan zer dagon. Eta biharbada, zuzen-zuzena be ez da 
izango.

Bateron batek eukiko dau argibide gehixagorik, zerrenda honetako 
lurkerren batek, biharbada... ;-)

Asier
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to