Nik, berriz, 30 urte eta kazetari lanetan, Z. ARGIArentzat.
Batez beste bat nator Enekok gogoan duen bertsioarekin eta, Ortziren 
kontakizuna Val del Olmorena baino askoz ere identifikagarriagoa egiten zait.
Egia da gazte abertzaleek mitina boikoteatu  nahi izan zutela. Gogoratzen naiz 
Landaburu kazetari filosozialistak esan zidala, estradu ondoan: "Pero estos que 
se han creido? Son unos integristas que no tienen ni puta idea de lo que es la 
democracia". Baina egin ere bada "el servicio de orden del PSOE actúa 
brutalmente, con estacas, en el interior del frontón" gertatu zela.
Hau ere egia da: "Cuando se le hace a Felipe González una pregunta en euskera 
-nada más normal en Euskadi- en vez de buscar un traductor, reacciona con 
insultos y calificando a los abertzales de nazis."  Galdegilea Mikel Atxaga 
kazetaria izan zen,  Z.ARGIAko lankide eta adiskidea. Hala ere, aitortu behar 
da 1976an galderarik euskeraz egitea ez zela batere "normala", Mikelen 
ohituretan edo izan ezik. Bestalde, Gonzálezek "nazi" hitza erabili ote zuen ez 
dakit, baina galdetuko diot Mikeli.
 
Amatiño
 

---------------------------------------


        Mutil koskorra ni orduan, 15 urte, baina egon nintzen aipatzen duzuen 
mitin historiko horretan. 
        
        Gerra ostian Psoek antolatzen zuen lehena edo lehenetarikoa: Felipe 
Gonzalez, Guerra, Peces Barba, Rubial, Mugica, Baskaran, ... denak Astelenan. 
        
        Mitinak egiteko baimena zeukan Psoek eta besteek ez, ez abertzaleak, ez 
komunistak, ez karlistak, ... Bat egitea eskatzen zieten eta mitinik ez egiteko 
besteenak debekatuta zeuden bitartean. Gainera, Gonzalezen deklarazioren batzuk 
egin zituen abertzaleen kontra edo. 
        
        Bi kronika modukoak aurkitu ditut Interneten eta azpian pegatu ditut. 
Batek dio mitina otsailean zela, besteak apirilaren 14an. Batek ingurukoak 
grisak zirela, besteak goardiazibilak zirela. El Socialista-k 10.000 lagun 
zeudela Astelena barruan eta "varios miles en los alrededores" zioela, ... 
desadostasun batzuk, baina egurra egon zela, bietan aipatzen da.
        
        Igual oker nabil, baina nik gogoratzen dudanez, domeka goiza zen, urtea 
1976, ez dakit zein egun baina urte horretako apirilaren 14a ez zen domeka... 
        
        10.000 ez dira kabitzen Astelenan ezta pentsatu era, baina topera 
zegoen. Astelena barruan kantxa jendez gainezka egon arren, 4.000-5.000 baino 
gehiago nekez sartzen direla esango nuke nik. Kanpoan mitinaren amaieran Isasi 
kalian sartu zirenak eta gero Untzagarantz  bajatu, haiek ere egurra banatzen, 
grisak zirela esango nuke nik: laupabost furgoneta edo. Ordurako ni Untzagan 
behean nengoen. Baina, baliteke goardizibilak handik ibiltzea, Astelenatik 
gertu bizi ziren eta bizi dira, 30 urte beranduago.  
        
        Atzeko partean montatu zen nik ikusi nuen foloia, errebote aldian, 
mitinetako tribuna askotan ezker paretean ipintzen bazen ere mitin horretan 
beste puntan, frontisean, zegoen. Baina, kontatu zidatenez sarreran majo egon 
zen ere. Egurra banatu zen nahi beste, goiko pasilotik ez nuen larregi ikusi, 
baina kantxara ematen duen atearen inguruan batez ere. Gero, bukaera aldian, 
poliziakoek "animatu" ziren festan parte hartzera eta Isasi kalian ostia batzuk 
banatu, gomazko tiroak bota zituzten, karrera batzuk eta, hala, etxera.
        
        Jende asko "ondo prestatuta" joan zen mitinera: makilak eskutuan, 
ikurrinen eta pankarten makilak ohizkoak baino potologoak, ... bai 
"protestatzera" joan ziren abertzaleen artean, bai "segurtasun" zerbitzu 
sozialistaren artean. 
        
        Mitin ostean kamareroa Arratera joan omen zen bazkaltzera. Ez zizuen 
argitu atakean, kontratakean, defentsan edo non lagundu zuen?  ;-) 
        
        Mitinean "ostiak egon behar dira" zabaldu zen herrian eta gu 15 urtekin 
saltsara, ikustera. Eta Felipe - Isidoro, eta beste famatuak entzutera ere. 
Orduan Psoek errepublikia, autodeterminazioa, Nafarroa erreibindakatzen zituen, 
 duela eternitate bat, ... 30 urte.
        
        Bilboko korrida plazan entzun nuen berriro Felipe Gonzalez irabazi zuen 
hauteskunde kanpainan, 1982 urtean. Klaserako lanak zirela eta Bilbon 
kanpainako mitin guztiak tragatu genituen. Antzerako berbak mitin askoz 
lasaiago eta zorionez aspergarriagoetan. Eta gu apunteak hartzen asignaturaren 
bat gainditzeko :-)
        
        "Mitin historiko" horri buruz aurkitu ditudanak pegatzen ditut: 
        
        Ortzi: "Los actos públicos de los partidos políticos vascos son 
sistemáticamente reprimidos en Euskadi. Por el contrario, la gira que realiza 
el secretario del PSOE, Felipe González, por tierras vascas el mes de febrero, 
cuenta con las bendiciones del gobierno. Este contraste despierta la irritación 
de los partidos y de la opinión pública vasca en general. Muestras de enfado se 
producen en la Facultad de Económicas de Sarriko, Bilbao, y en el frontón 
Astelena de Eibar. El servicio de orden del PSOE actúa brutalmente, con 
estacas, en el interior del frontón, y la Guardia civil en el exterior. Enrique 
Múgica empieza a darse a conocer. Cuando se le hace a Felipe González una 
pregunta en euskera -nada más normal en Euskadi- en vez de buscar un traductor, 
reacciona con insultos y calificando a los abertzales de nazis." 
        
        Francisco Letamendia, Ortzi "La larga lucha por la amnistía, la reforma 
de Suárez, el desdoblamiento de ETA y las elecciones del 15 de junio"
        http://www.ruedoiberico.org/libros/textos.php?id=4   
        
        José Arturo Val del Olmo: "El 14 de abril el PSOE había organizado un 
mitin en el frontón Astelehena de Eibar, ciudad en la que se había proclamado 
la II República en 1931 y lugar de fuerte tradición socialista. Era una cita 
histórica para acoger la primera concentración socialista después de la Guerra 
Civil. Policía armada con efectivos antidisturbios custodiaban el centro de la 
ciudad. A las 12,30 en un frontón abarrotado por 10.000 personas y varios miles 
en los alrededores, que no pudieron entrar, intervenía la Ejecutiva del 
partido, la UGT de Alava, para informar de la lucha del 3 de marzo, una 
delegación asturiana, y Felipe González.(40) Previamente el servicio de orden 
había tenido que emplearse a fondo frente a un sector nacionalista que había 
intentado boicotear el acto. Entre las pancartas destacaba una de los 
socialistas alaveses alusiva a la disolución de los cuerpos represivos." 
        
        José Arturo Val del Olmo: Tres de marzo una lucha inacabada. Vitoria - 
Gasteiz. 1976
        Historia del movimiento obrero y socialista desde 1970 hasta 1984
        ( http://www.rebelion.org/docs/12323.pdf 
<http://www.rebelion.org/docs/12323.pdf> ) 
        
        
        eneko
        
        
        
        2006/10/12, Serafin Basauri < [EMAIL PROTECTED] <mailto:[EMAIL 
PROTECTED]> >: 

                Halan dok. Bai. Eta ondo azaldu dok han gertautakua. Feliperi 
orrua egin
                jakuan, baiña Benigno Baskaranekin errespetua; ez jakuan 
orruarik egin.
                
                Serafin
                
                Amatiño(e)k dio:
                > Leirek:
                > <Zeiñek erabili jittuan beisbol batiak? Gerrilleros de Cristo 
Rey-ko fatxak? 
                > Kontaik gehixago, mesedez.
                >
                > -- Sentitzen jonat, alde ein bihar jonat, nere jefiak 
hitzaldixa emon bihar
                > jon-eta ordu erdi barru.
                > Dana dala, labur-labur: han ez jeguanan fatxarik, danak 
antifrankistak 
                > giñonan. Mitiñ-antolatzailliak psozialistak eta 
protestatzailliak
                > abertzaliak, sozialistok ba ei zekelako mitiña eitteko 
baimena eta
                > abertzaliak, ostera ez. Horretara, Gonzalezen mitiñan 
defenditzailliak 
                > sozialistak eta mitiña boikoteatu edo nahi zebenak 
abertzaliak.
                >    Serafiñ be gogoratuko don... Eztok holan Serafiñ?
                >
                > Amatiño
                >
                >
                > -----Mensaje original-----
                > De: [EMAIL PROTECTED]
                > [mailto: [EMAIL PROTECTED] <mailto:[EMAIL PROTECTED]> ] En 
nombre de [EMAIL PROTECTED]
                > Enviado el: miércoles, 11 de octubre de 2006 18:55
                > Para: Eibartarrak zerrenda
                > Asunto: Re: [eibar] Eibarren barri Madeiran
                >
                > Amatiñok:
                >
                >> Mitin historikua eta...  "egur-banatzaillia". Hantxe ikusi 
najittunan 
                >> nik estreiñako beisboleko moduko makilla-kertenak 
periodiku-papelez
                >> bilduta eta tapauta. Aurretik Gonzalezek prentsaurrekua 
eskeini jonan
                >> Bilbon. Ni bixetan egon nitzonan kazetari-biharretan. 
Nicolas Redondok 
                >> (aittak) esan
                >> jestanan:
                >> "El futuro de Euskadi está en la Margen Izquierda¡"
                >>
                >
                > ------Zeiñek erabili jittuan beisbol batiak? Gerrilleros de 
Cristo Rey-ko 
                > fatxak? Kontaik gehixago, mesedez
                >
                >
                >> Kamareruan barri ez jakiñat bape.
                >>
                >
                > -----Antolatzen esan juan, baiña izan leikek bera 
laguntzaille ibiltzia.
                > Ez jakixat. Baiña kuriosua dok, lekutara juan eta bertan "si 
un pueblo entre 
                > Bizkaia y Gipuzkoa" eta ezagutzia eta Arrate izenaz 
akordatzia.
                > Guri pasatzeko ez dok asko!
                > leire
                > _______________________________________________
                > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
                >
                > http://www.eibar.org/zerrenda
                >
                > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
                >
                > _______________________________________________
                > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
                >
                > http://www.eibar.org/zerrenda
                >
                > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
                >
                >
                >
                > 
                
                
                _______________________________________________
                Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] 
                
                http://www.eibar.org/zerrenda 
                
                harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
                




        -- 
        Eneko Astigarraga
        CodeSyntax
        Azitaingo Industrialdea 3 K 
        E-20600-EIBAR
        Tel: +34 943 82 17 80 

<<winmail.dat>>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to