Aste honetako "Actualidad Economica" aldizkariak "Istanbul Doner Kebap", Doner Kebap jatetxeen konpaniari buruzko erreportaia dakar.

Hidir Kaçar alemaniatik pasatutako turkoak, 1999 urtean Madrilen "Istanbul Doner Kebap" izeneko jatetxe txiki bat ireki omen zuen. Gaur egun 60tik gora "Istanbul Doner Kebap" dituzte Espainian eta nazioartera zabaltzeko asmoa ei daukate Hidir Kaçar ugazaba eta Hasso Schmidt, jerenteak. McDonalds, Burger King edo Pans & Company kateak dira beraien ereduak, "fast food" kate handiek.

Urtero 15 lokal zabaltzeko asmoa , batez ere frankizia eredua jarraituz, eta aurten 30 miloi euro fakturatzeko asmoa dute .

"Doner Kebap": "bueltaka dabilen haragi errea" esan nahi duela dio artikuluak.

Artikulua ekonomikoa da eta ez du aipatzen nola edo zerekin egiten diren ("carne asada, lechuga, tomate, cebolla y salsas turcas", baino ez). Baina, janari mota hau gehitzeko potentzialitate handia duela eta beraienak ez direnak beste "Doner Kebap" asko zabalduko direla hurrengo urteetan. Ez naiz fijatu Isasiko hori kate honetakoa edo beste batena den.

eneko


2006/10/14, Luistxo Fernandez <[EMAIL PROTECTED]>:


On 10/12/06, bd sd <[EMAIL PROTECTED] > wrote:
Alex Arriolak dio :
 
Sukaldaritza txinuari buruz bueltaka gabizela, Europan hainbat lekutan zabalik daozen jatetxe txinatarrak, txinan jaten dan janairixakin zerikusi gitxi dakatela esan biharra dakat.
 
Ni Eibarren jan izan dot Txinuan ta baita Sevillan batian be, ez al jatzue arrarua iruditzen hain urruti egonda janarixak zaporia hain bardina izatia ? pentsatzen hasita nao ez ote dauan halako enpresa txinatar bat jatetxe guztixen ekoizpenaz arduratzen dana, ta horregaittik hain zapore bardina.
 
Txinan bertan jaten dan janarixa izugarri aberatsa da, oinarrixa arroza da, adibide moduan pentsa afaldu aditza " chi fan " esaten jakola --> chi = jan,
fan = arroza.

Kuriosoa.  Uste dudanez, euskaraz: Otordua = Ogi+Ordua

Behin arroza dakazula beste gauza guztiekin batera jaten dozu, guretako ogixa bezalakua izango zan.
 
Barazki ugari ta danak onak, okela be demasa, kostaldeko herrixetan inoiz ikusi ez dittudan arrain goxo-goxuak jan leikez, ... ta olixo gutxi, ez da erreza txino lodi bat ikustia, ixa danak fin-finak izaten dira. Pikantia be ugari, gehixao ala gutxiao zaozen probintzian arabera.

 zelako inbidixia!

Luistxo


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to