eibar.org webguneko blogetan azkenaldian spam demasa jasotzen ari ginen erantzunetan. Hori konpontzen laguntzeko, galdera gehigarri bat jarri dugu, euskaldun batek erantzuteko modukoa. Orain jarritako galdera hau da:
Zenbat dira lau bider bi? (zenbakiz idatzi) Galdera zail horri erantzuna emanez gero, guk emandako erantzuna blogean azalduko da. Bestela erroreren bat emango du. Kontutan izan spammer gehienak kanpotarrak direla, euskaraz ez dakitenak, eta beste asko ordenagailuak direla, eta horiek ere ez dakite hain galdera errazak erantzuten. Baina egongo da despistaturen bat, emaitza zuzena ez eman, eta zuen blogean ezin erantzun dabilela esango dizuena. Horiei esplikatu gauzak ondo irakurri eta txintxo erantzuteko. Arazo edo zalantzarik daukanak, edo galdera pertsonalizatu nahi duenak, badaki zer egin behar duen: Galdetu. Gari _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
