Imanolek:
>     ---- Badirudi hiztegi kontuan ez garela ados jarriko. Harluxet 
> Hiztegixak: "Mertzenario: Armada atzerritar baten zerbitzura, saldata baten 
> truke, dagoen soldadua; soldata baten truke edozein lan-mota egiten duen 
> pertsona". Eta beste hiztegixetan be antzeko adiera, soldata beti sartzen 
> dala tartian.

Oierrek:
Nere hiztegixan (Euskal Hiztegi Modernoa, Elhuyar-Elkar 1994) be bardin. 
Baiña hortaz gain, "sari" eta "soldata" sinonimuak dirala be diño. Lehen 
bestian gagoz, beraz. 

Imanolek:
>         Eta hiztegixari ostikoka hasten bagaituk, galdera bat, autonomi 
> estatutu baten alde edo euskal autogobernu maila baten alde burrukatzen 
> dabena "mertzenarixoa" badok... gobernu ezkertiar baten alde burrukatzen 
> dabena zer, ez dok ha be "mertzenarixua"??? Nik garbi jakat, ideal politiko 
> baten alde diharduena, erozein ideala dala, ez dok mertzenarixua.

Oierrek:
Iritzi kontua baiño ez dok, ez gaittuk sekula berben egokittasunan gaiñian 
ados jarriko...
Azken finian neri izorratzen nabena zera dok, 1936kua moroko egoera larri 
batian huelga de brazos caídos egiteko kapazak izatia ("Autonomixia emon, 
bestela ez dogu burrukatuko..."). ¡Horixeok gibela! 

Imanolek:
>     Joe... Madrilek agitzen juan E.H.xan dana eta euskaldunak bere buruan 
> gainean ezebez, ezebez-ezebez. Euskaldun batzuk gura juek beren buruan 
> gainean  zeozer agindu, edo Madrilgo poterea zeozer arindu, ez 
> independentzia ezta gutxiago bez, eta hiretako hori "avaricia" dok. Ba 
> besterik gabe, ez najaok ados.

Oierrek:
Eskarixa ondo jagok, eta ni konforme najagok gaiñera. Eskari hori lortzeko 
erabilli zeben txantajia, hori da ondo ez dagona. 

Imanolek:
>     ---- Total, aurreko mezuan ziran 20 boluntario ondarrutar Irunera jun 
> ziranak gehixenak ezkerrekuak. Eta oin dira 20 hildako ondarrutar danak 
> ezkertiarrak.
>     Lehen gutxiegi neritzan, eta horregattik nire galderak ; eta orain 
> lartxo deritzat, pertsona bat hiltzea ez dalako hain erraza eta 20 hil 
> baziren askoz baino askoz Ondarrutar gehixago jun zalako da, 
> mordo-mordo-mordoa.
>     Baina edozein modutan, Oier, halako eritzi trukaketan ez juagu ezta kafe 
> bat jokatzen, denbora pasa bat baino ez dok, baina bai eskatuko neukek 
> eztabaidaren hasierako datuak fidagarrixak izatia, ez mezu baten batzuk, 
> hurrenguan zihatz diferenteak... 

Oierrek:
Esaten deuat, kaltzontzillo tallak-eta ez najittuan apuntatu... nik 
seguro-seguro dakittena lehelengo mezuan idatzi najuan (20 hildako, 
gehixenak ezkerrekuak). Hortik aurrerakua, nahi duan beste txirikordatu 
geinkek baiña dana espekulaziñua izango dok. 

Imanolek:
Horrelaxe ez jagok eztabaida batek hari
> ganorazkorik izaterik.

Oierrek:
¡Akabo ba! ¡Eztabaidia "ganorazkua" izaten hasten danian -dato zihetzekin, 
etabar-, hanka egingo dok barren! 

Yek, yek, yek. 

O.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to