Aupa Leire,
Josuk:
> Ez dot esan erahil dutenik, baña kontzienteki gerran parte hartu dutela
> bai. Ala ez?
-----Ez dakitt, zuk diñozu guztia. Nik ez dakat informaziñorik horren
gaiñian. Zuk bai?
Ah bale, arrazoia. Ez dakat informaziñorik, ixildu ein biharko naiz.
Nik:
>> --------Kontuan izan indarkerixari egunero emoten detsazula dirua zergen
>> bittartez. Baitta ejerzituari be. Torturatzaillieri guk pagatzen
>> detsegu!
Josuk:
> Bai ba. Bata legalki, ta bestea extorsiñoaren bitartez.
------Estorsionauta emoten detsat nik dirua erregiari, ejerzituari eta
poliziari. baitta proiektu erraldoieri be. Esan nahi neban holan jarri
ezkero, danok dakagula hildako mordua gure gaiñian. ez ahaztu Eibar
armagiñen herrixa izan dala. Nere famelixa luzaruan bizi izan zan hortik,
alemaniara esportatzen, naziendako pistolak, seguramente.
Bale, bata extorsiño legala ta bestia extorsiño ilegalan bittartez. Joder, arrazoia emon (hala ein dot, ez dakit hala interpretatu dozun) eta hala be danba! Legala ez da zertan izan behar ona!!
> Bai ba, ospatu algaraka, ez nago horren kontra. Heroiak, orain, ez dira
> presuak, oin familixakuak. Bale...Nik diñodana da, ni pozten naizela,
baña ezin dudala halako berri bat ospatu beste aldekoak ere gogoan izan
barik. Senarra udaltzain izateagaitik galdu duena eta hala ere bere
herriaren alde egunero ohetik jeikitzen dena ere da heroia. Heroirik ez
balego, seinale on.
-----------Ze diñozu, zentruan zagozela? Ez dago erdirik, inpartzialidadia
ez da existitzen. Tartian danok gagoz, baiña zentruan.....
Inpartzialidadia ez da existitzen, baña bai presoen bai ETAren biktimen sufrimenduak, biak, gogoan izatea posible da. Ala ez da posible?
Famelixakuak dira beti sufritzen dabenak.
Bai.
Eta heroiak toki guztietan
dagoz.Baitta heroinak be. Eta heroizidadiak be bai.
Bebai.
Ez dot uste heroirik
ez egotia ona danik. Herueak bihar-biharrezkuak dira, batez be egunero
jaikitzen diran hórretakuak.
Bale. Baña ez balira heroiak izango, ez presoak ez Miguel Ángel Blanco, gatazka armatu hau egongo ez zen seinale. Hori esan nahi neban, ez dakit ondo azaltzen ari naizen.
Eta udaltzaiñana ez dota aittu
¿?
Josu.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
