Jose Ramon Goikoetxea,  "Mentxakaren aitorpena": Amatiñoren anaia eta 
ETA VI.eko beste batzuk atxiloturik eduki zituztenekoa, orain dela 35 
urte. Egiazko lekukotasuna, baina nobela poliziako moduan ere irakur 
daitekeena. Gu bezalako karrozentzat primerakoa :-)

Xabier Etxeberria-Martin Etxeberria, "Ez dadila eguzkia sartu", 36ko 
gerrari buruzko nobela original bat, frontetik futbol zelaira joan 
zirenen historia, Euskadiko futbol-selezkzioarena Europan barrena. 
Oinarri egiazkoa, gero maitasun eta espioitza ttantta batzuk erantsi 
bazaizkio ere, nobelaren mesedetan.

X.

El 19/10/2006, a las 17:59, [EMAIL PROTECTED] escribió:

> Barriro nator gomendixo eske. Liburu txar larregi nabil irakortzen 
> azken
> aldi honedtan. Zuek zeozer gomendau ahal badestazue....(goguan izan:
> nobela, mardula baiña ez oso gatxa, trenian zarata haundixakin 
> irakortzeko
> modukua)
> Milla esker
> leire, liburutegiko xagua
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to