Hi, Asiertxo, zailla ipini destak baiña, ia
atzekoz aurrera.
1. Hik diñok: ez dot uste kulpia ETBna bakarrik danik. Baiña nik, ostera,
ez juat uste iñon kulpia danik, errealidade-printzipixua baiño. Edozein
telebisiño generalistak gitxieneko gizartia bihar jok eta ETBnak 500.000
biztanle baiño ez jittuk.
2. Islandiako telebistaz aparte, mundu osuan ETB dok hizkuntza-komunidaderik
txikixena dakan telebisiñua. Baiña Islandiak 1000 urteko
literatura-tradiziñua jakak, ez dok izatez elebiduna, ez jakak
euskalkirik, biztanle guztiak eskolatuak dittuk eta, ointsuan satelitia
asmau arte, islia zuan zentzun guztietan.
3. Kataluñako telebistia aittatzen dok ereferentzixa modura. Bai, baiña
katalanak ixa hamar bidar gehixao dittuk (5.000.000?), guk baiño gehixao
landutako edo normaldutako hizkuntza, guk ez dogun tradiziño audiobisuala
(TVEk be hainbat ordu katalanez eta zine-industrixia), katalanez irakurtzeko
ohitturia (hainbat erderazko egunkari katalandu ein dittuk), katalan hutsez
bizi dan gizartia daok (Gironan, esaterako)
Bestalde, 1984an nere Bergarako
amagiñarrebak esaten jestan berak ez zebala ETBrik aitzen. Hori ez zuan
Kataluñan gertatzen. Halandabe, momentu honetan sekulako krisialdixan daok
TV3n. Bigarren maillako programieaz asmatzen jiharduek baiña ez juek
afalosteko programa erreferentzialik lortzen.
4. Tangua (que 20 años no es nada) aittatu bajuat, ez dok izan hogei urtian
ETB hobetu danaz harrotzeko, industria kultural bat lortzeko edo
hizkuntza-maillan aurrerapidiak ikusteko, bihar bada belaunaldi oso bat
bihar dala adierazteko baiño. Zera, prozesuak (linguistikoak, kulturalak,
politikuak
) guk 1976an uste genduan baiño gelduaguak dirala adierazteko,
besterik ez.
5. Galdetzen dok
baina hori nahi genduan? Nik ez najekixan 1982n zer
nahi ete najuan 2006rako. Nik orduan nahi najuan TVEri aurre eittia, orduko
telebisiño-merkatuan benetako alternatibia izatia. Baiña, jakiña, orduko
merkatuan TVE baiño ez jeguan, eta hamabi orduko programaziñua jekan.
Gaurregun, ostera, merkatua zatixa haundixagua dok eta egun guztian zihar
gaiñera.
6. Segurutik gaurko edozein gazteri oso normala edo gitxitxo-- iritxiko
jakok 300 lagun aritzia euskal tele-sorkuntza. Zifra hori aittatzian nik ez
juat gogoratu nahi oin dala 23 urte ez zeguala iñor, gaur egun euskerazko
sorkuntza, iñun egotekotan, ETBn daguala baiño
zenbaitek ezikusi ein arren.
Hau da, gaur eguneko gizartian ez daguala poesia-liburuxkatxo bat
argitaratzen dauana miresten den bittartian egunero edo astian behin
ordubeteko teleprogramia eitten dauana gitxiesterik.
7. %4 audientzixia baino ez daukala ETB1k diñok hik. Eta zenbat euki
biharko lajeukek ba hire ustez? Nik esango najeukek ETB2k eta TVE1k ez
daukela askoz be gehixao euskaldunen artian eta TVE2k, A3k eta Cuatrok
zatixa gitxiago.
8. Hik diñok programaziñuan zati haundi-haundi bat Ero-bero modukoak
dirala. Ulertu badeuat hik salatu nahi dok horreaz nolabaitteko tranpa
daguala, hau da, produkziño mutuak dirala-ta
horrek ez dauala balio.
Batetik, Ero-bero mundu osoan funtzionatzen dauan formatea dok, ETB1n
ezezik, ETB2n be emoten juek. Bestetik, zeraittik kasu honetan bertsiño
orijinalak ez jok balio eta, aldi berian barriz, inglesez balitxok bai?
9. Euskaldunen artian kritika gehixen jasotzen dittuan katia dala diñok
Bai, eta errazoiak asko dittuk. Batzuk esan leikiazenak ez beste batzuk ez
horrenbeste. Hasteko, euskal kate bakarra dok. Paradojikua badok be,
euskaldun askok Bizkaixan esate baterakogitxien ulertzen dabena.
Horretara, desafekziñua ezin errezagua dok.
10. Bestalde, euskal munduan jefe asko daok eta indixo gitxi. Eta jefien
artian, jendaurrian iritxixa azaltzen dabenen artian, Gutenbergen
galaxiakuak asko eta asko eta telebista --aurrian jarri bihar haundi barik--
beti be kritikatzeko gertu daozenak.
11. Horrez gaiñera, gure merkatu honetan interesak daozak. Egunkari batzuk
ez juek Localia daonik be (ezta programaziñua emon be) aittatzen. Beste
komunikabide batzuk ETB2 gitxiesten ahalegintzen dittuk eta beste batzuk,
barriz, ETB1 hiperkritikatzen.
12. ETB1k egunero edo egun bittik behin eitten jok Kutsidazu bidea, Ixabel
bestekorik. Baiña ETBri meritu guztiak ukatzen jakozen bittartian (ez juat
esaten egunero kondekoratu bihar danik), Kutsidazu
Donostiako
Zinemaldixan estreiñatzen dok, euskal egunkari batek pase espezialak
antolatzen jittuk eta euskal intelligentsiak ikaragarri ondo hartzen jok.
Zinia zazpigarren artia ei dok eta telebisiñua, ostera, lelengo zakarra
baiño ez. Jende ilustraua gero...
13. Ez dok hamahiru
oingoz.
Amatiño
Oharra: Bidian zeozer laga bajuat erantzuteke, esan eta ahaleginduko nok
barriro
-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Asier Sarasua
Enviado el: jueves, 19 de octubre de 2006 11:52
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Tangoak arrazoi
> 1. ETB1k ez jok sekula euki oiñ dakan baiño programaziño hoberik. Eta
> nik, kasu honetan, kontrakua esateko tentaziñua izan neinkian.
Ez dot hori diskutiduko. Balitteke.
Neri be programa asko gustatzen jataz.
Baiña emon deigun:
1983. urtia. Amatiño Iurretako bulegotik urten da, eta bere kotxia hartuta
Bilbora doia. San Francisco kaleko ertz baten laga dau aparkauta, "Maritxu
sorgintxo" diñuan kartel baten parian. Dendan sartu, eta kristalezko bolia
esku artian dakan Maritxuri galdetu detsa: "Zer Maritxu? zelan ikusten dozu
ETB 20 urte barru?" Eta Maritxuk erantzun:
"300 lagun sorkuntzan; %4ko audientzia; Kamara ezkutua egunero; gizartian
kritika ugari; eta ETB2 izeneko kate bizkarroi bat erdera hutsian".
Amatiñoren erantzuna:
a) zoragarri! 300 lagun sorkuntzan!
b) beste zeozer espero neban
badakit egixa esango dozuna.
Kontua ez da, nere ustez: 1986an 4 lagun zerela sorkuntzan, eta 2006an 300
lagun.
Kontua da:
* %4ko audientzia daukala kate horrek
* programa batzuen (askoren) audientzia ez dala 1000 ikuslera heltzen
* ETBk ez dabela lortu inork euskerazko pelikulak ikustia
* programaziñuan zati haundi-haundi bat Ero-Bero eta Burusoiltxo modokuak
dirala
* uda guztian ez dala ganorazko programa bat emitidu; dana errepikapenak
* euskaldunen artian kritika gehixen jasotzen dittuan katia dala
* ETB barruan kasu askotan erderaz funtzionatzen dala, eta gero, bihar dana,
euskerara itzuli; euskeria bigarren mailan dago ETBn
* 90 urteko basarrittar euskalduneri be, ETB2rako deklaraziñuak erderaz
eskatzen jakuezela ...
Orain dala 20 urte baino kate hobia daukagula?
Bihako!
Baina hori nahi genduan?
"Que 20 años no es nada..." ziñozun.
Baiña 23 urtian gauza asko egin leikez.
Kataluñako telebistak kritika bardiñak jasotzen dittu epe bardiñian?
Eta ez dot uste kulpia ETBna bakarrik danik.
Asier
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]