A sus órdenes, mi coronel¡ Amatiño ---------------------------
Asteburuan Amatiñok bi aldiz bidali behar izan zuen mezu bat, ez zitzaiolako kabitzen... 40 Kb baino gehiago pisatzen dutenak, moztu egiten ditu sistemak. Josu Mendikuteri ere berdina gertatu zaio mezu batekin. Kasu hauetan ez da izan artxibo erantsiak edo parrafada luzeegiak bidali dituztelako, baizik eta Josuk eta Amatiñok, beste erabiltzaile askok bezala, ohitura txar bat daukatelako, erantzun edo reply ematean, ezertxo ere ez ezabatu aurreko mezuetan. Eta hala, erantzunen erantzunaren erantzunezko erantzunez beteta etorri dira mezu horiek. Mesedez, ikasi gauzak egiten: 21. mendean gaude. Zerbaiti erantzuten diozunean, markatuta utzi jatorrizko parte esanguratsuak bakarrik, eta ezer gaineratzeko baduzu, aipu horien ondoren utzi zeurea. Bestalde, duela aste batzuetatik Josu Mendikutek hau eransten digu berte mezu guztietan: >Oharra: >Baliteke mezu honek legalki, guztiz edo partzialki, babestutako >informazio pribatua edukitzea. Informazio hau hartzailearentzat baino >ez da. Gaizki bideratua izan bada transmisio edo helbidean erratu >izanagatik, mesedez igorleari jakanarazi mezu honi erantzunez. >Hartzailea ez bazara, ezin duzu erabili, aditzera eman, zabaldu, >kopiatu, imprimatu, ezta daukan informazioa kontutan hartu ere. Barkatu, Josu, baina ohar hori ezabatu egin behar duzu Eibartarrak zerrendara bidaltzen dituzun mezuetatik. Gure mezuak denak artxibatuta geratzen dira, eta publikoki artxibatuta beraz. Jasotzailea, edozein izan daiteke, ez zuk deritzozun pertsona zehatza. Hau zerrenda publikoa da, eta zerrenda publikoan zuk X esan baduzu, eta hori artxibo publiko batean badago, egunkari batek hartu dezake "Josu Mendikutek X esan du" titulatzeko. Zure debeku hori, "ezin duzu zabaldu, kopiatu", ez, hori ezin da aplikatu. Ze hartzailea, hemen, definizioz, ez da zuk zehatzen duzun pertsona bat, baizik eta Interneteko unibertso osoa, potzentzialki. Ohar horiek akaso zentzua dute komunikazio korporatibo pribatuan, edo zuk egoki baderitzozu, zure komunikazio pribatuetan, baina ez zerrenda publiko batean. Mesedez, ezabatu abisu horiek, zerrendara bidaltzen dituzun mezuetan. Luistxo _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
