Propaganda lotsagabea berriro. Eibarko gure enpresatxo honen lan bat berriz 
nazioartean distiratsu. Veneziako Arkitektura Bienaleko Espainiako 
pabilioiak CodeSyntax-ekin kontaktatu zuen uda aurretik, Tagzania zela 
medio, lan bat egiteko: zenbait modelo arkitektoniko egin hiru 
dimentsiotan, Google Earth-en ezarri, eta haien inguruan eta gainean 
hegaldi informatiko batzuk grabatzeko bideoz. Lan hori Bienalean ikusgai 
dago orain, eta Interneten ere bai.

Hemen ikusi: http://www.tagzania.com/doc/biennale . Gehienbat gaztelaniaz, 
ze hau enkargu bastante espainola izan zen azken batean (Ministerio de la 
Vivienda zegoen pabilioiaren komisarioaren eta antolatzaileen babesle). 
Hala ere, euskaraz zeozer azalduta hemen:
http://www.tagzania.com/doc/biennale/eus

Calatrava, Enric Miralles, Mirador edifizioa Madrilen (MVRDV & Blanca 
Lleó). Puntako arkitektura berri berria da. Euskal Herrirako, modelo 
bakarra, San Telmo museoaren luzapen proiektua, Nieto Sobejano 
estudioarena. Egin dugun fitxategian, ez bakarrik luzapena, San Telmo gaur 
den bezala ere agqertzen da, eta Urgull mendiaren zati bat ere bai, hiru 
dimentsiotan. Lastima, ordea, Google Earth-en ikusiz gero, Donostiako 
erresoluzio eskasarekin topo egingo duzuela. Hala ere, lanerako erresoluzio 
handiko beste irudi batzuk erabili genituen, beste Ministerio batetik 
lortuak, eta haiekin dago ikusgai Venezian, azaroaren 19a arte.

Loturak
- laburpen gisara, bideo bat: http://www.tagzania.com/doc/biennale/videos
- pantaila irudiak: 
http://www.flickr.com/photos/codesyntax/sets/72157594272021966/
- kokapenak: http://www.tagzania.com/user/tagzania/biennale

Lan hauek Google Earth eta Sketchup programen bertsio profesionalekin egin 
dira, baina fitxategiak orain sarean jarri ditugularik, programa horien 
doako bertsioak nahikoa dira nork bere ordenagailuan arkitektura ederreko 
proiektuak hiru dimentsiotan ikusi ahal izateko. Zera behar duzu:

- http://google.earth.com : Google Earth 4, doako bertsioa nahikoa da.

- edo bestela, http://sketchup.google.com Sketchup programa, doakoarekin bapo.

Horietako bat instalatutakoan, lortu bi helbide hauetan Sketchup 
fitxategiak edo KMZ direlakoak (Google Earth-erako):
- http://www.tagzania.com/doc/biennale/
- http://www.tagzania.com/doc/biennale/sketchup

Google Earth-en ikusteko, konexio ona beharko duzu ganoraz ibiltzeko. 
Sketchup-ekin ikusteko, ez, ez bada fitxategia saretik zeure ordenagailura 
jaisteko.

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to