Kaixo,

Borondate txarrik gabe egin nuen arren, zerrendan jakitera ematea ez da fotologari hauen gustokoa izan, ez bainuen baimenik eskatu informazio hori konpartitzeko, eta konpartitu nuen gune berean, zerrenda honetan alegia, publikoki barkamena eskatu nahi diet beraiei. Sentitzen dut, zin dagizuet.

Zerrendakideoi eta lurkerroi, eskertuko dizuet argazki log horiek gehiago ez bisitatzea ezta argazkirik erabiltzea, eta haien helbideak ez gehiago hedatzea. Barkatu zuoi ere, eman behar ez nuen informazio bat emateagaitik. Baten bat dagoeneko ezin da ikusi. Ez nuen uste horrelakorik gertatuko zenik eta damu naiz. Barkatu, berriro ere.

Josu.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to