Oso ondo Josu. Zorionak zuri eta zure laguneri. Jaleo eta mezu mordo guzti honi esker, orain denok sartu gara esandako blogetara, neska gazte hauek ezkutatzeko zeukatena irakurtzera . Hemen inguruan entzun dodan bezala, marketina oso ondo atera zaizue. ;-)
Rebote efektua. Komunikazioa ikasten ari zarete, ez da? Lezio ederra hartu duzue. Gari Josu Mendicute(e)k dio: > Egun on Ibone eta Nagore, > > Atzo esan moduan, egoera azaldu eta mezuak ezabatzea eskatu neban. > Hara, gaur goizean jeiki eta postontzian aurkitu dodana: > > "Uste dut ezinezkoa dela. > Edozein modutan, pertsona horien nahia absurdoa da. Sarean irekita, > pasahitzik gabe badute eduki bat, jendearen bistan dago, eta ezin dute > eragotzi inork hura bisitatzea. Zeozer pribatua nahi balute, zerbitzu > pribatu bat erabili beharko lukete." > > Tipoa internet munduan oso enteratuta dago. Ikusten dozuenez zuen > guneekin "arriskatzen" ari zineten. Sentitzen dot rollo hau sortu > izana, ez zan nere intentzioa. Ez neban reakziƱo txarrik espero, nik, > oinarte, pentsatu izan dot norbaitek gune bat publiko egiten dabenean > besteekin (datorrena datorrela) konpartitzeko dela, publikoa den > heinean. Atzo, lehen aldiz eta horrelakorik sekula bizi ondoren, > enteratu nintzen batzuentzat ezetz. > > Berriro eta azken aldiz, sentitzen dot. > > Josu. _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
