Honez gero denok dakigu
Europako Legebiltzarra biltzekoa dela bihar. Komunikabideak hara begira jarri
dira eta euskal espedizio sutsuak antolatu, plenoa ---barrutik ezin bada,
ingurutik jarraitzeko.
Ez gero haserretu baina,
nik ez dut uste europar parlamentuak bihar erabakiko duena, onenean ere, hain
garrantzitsua izango denik: Terrorismoa onartezina dela, demokraziak ez duela
txantajerik onartuko, indarkeriak ez duela prezio politikorik, biktimak
gogoan izan beharra, gatazka
elkarrizketaz konpondu eta eztabaida politikoa alderdien arteko konpetentzia
baino ez dela...
Berririk? Berririk benetan
ezer gutxi. Madrilgo Diputatuen Kongresuak iaz erabakitako berbera baino ez da
eta Ajuria Eneko Itunak orain 18 urte hitzez hitz onartutako testua. 18 urte...
zaharra berri¡
Zentzu honetan, Europako parlamentuaren erabakia
sinbolikoa izango da eta hutsaren hurrengoa bakegintzan izango duen eragina.
Hala ere, batek baino
gehiagok esango du: Bai, baina... horraittiok, benetan inportantia da ezta...
Europako Parlamentuak euskal
bakegintza bultzatzea?
Bai... segurutik
garrantzitsua da Europak erabaki dezakeena baina, orduan... garrantzitsua da Europak erabaki
dezakeena? Bapo... bapo... eta nun egon gara ba orain arte horretaz konturatu
barik? Zer esaten dute orain Europa aipatzen zen bakoitzean Europa gutxiesten
zutenek? Europaren interesak, ekonomikoak baino ez zirela salatzen zutenek?
Europa horretan ez zaigula euskaldunoi ezer galdu oihukatzen zutenek? Joño...
Joño... horra non batzuek Europa
deskubritu duten...
Auskalo gero zer erabakiko
den bihar Europako Legebiltzarrean baina, sikeran, gure inguruko hainbat Europaz
jabetu daitezen balio baldin badu... txarrenean ere...
gaitzerdi¡
Amatiño
Goiz
kronika
2006.10.24
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
