Serafinek: <Ez hadi estutu, (hauteskundeak) Artur Masek irabaziko jittuk-eta! -- Ez nok horreaittik bape estutzen. Nik ez juat zalantzan jartzen irabaziko dittuanik.
< Horretxen billa ibili dok ZP: ERC jokoz kanpo laga, hirukua desegin, eta PSCean erabateko kontrol españolistia ezarri. Pasqual Maragall eta bere sekito intelektuala [Robert de Ventos eta enparauak...] indargabetuz. -- Kontua dok, baiña, PSCn "españolistak" 1994ko Kongresuan jabetu zirala alderdixan kontrolaz eta, orduan, ZP Leongo diputadua baiño ez zala. ZP ez zuan 2000 urterarte PSOEn idazkari nagusi izan. Horretara, horrelako operaziñua berari leporatzia... <Artur Masen eta ZPren arteko estatutu-tratuan ondorioz, -- Oker ezpanaok Imanoltxuk eta bixok aittatu genduan hamen kontu hori. Laburbilduta, Mas-ek PSCk-ERCk onartutako rebajiaz jakin eta aurreratu bazuan, argi ibili zuan. PSCk-ERCk sekula onartuko ez zeben rebajia eskeini bajuan, ostera, maltzur. Nere iritzixa: Nik ez juat uste Maragall-Carod bikotiak Masek baiño gogorrao jokatuko zebanik. <Eleziñuotan Artur Masek aurrekuan galdutako boto batzuk bereganatuko jittuk ERCren kaltetan. Eleziñuetan kontrarixuak: batzuk makalduta (ERC), beste batzuk erabat españolduta (PSC) , alderdi txiki batzuk eta PPa. Artur Masek irabaziko jok, eta PSCkin batera ez bada be minorixan gobernau ahal izango jok, unian uneko akorduekin. -- Izan leikek. Ez jakixat. Baiña gauza bat dok hauteskundiak irabaztia eta beste bat hirukuak baiño parlamentari gehixao lortzia... <Artur Masen ibilbidian pragmatismuak eta podere gosiak indar gehixago euki ei jok abertzaletasunak baiño, esaten dabenez funzionarixo oso-oso argixa ei dok eta Estatutu arazuan, begittantzen jatak, Kataluniaren interesak baiño pisu gehixago euki izan dabela bere eta bere alderdixan interesak. ZPkin batera motxaillakerixia. Horixe! -- "Pragmatismua", "podere-gosia", "alderdixan interesak", "motxaillakerixia"... Guztiak Masi leporatu? Bestiak ospittaleko monjak dittuk ala? Hori hire iritzixa dok. Bapo, baiña ez neria. Nik hirurak ezautzen jittuak eta hirureaz bazkaldu izan juat. Mas oso ondo ezautzen juat, Carod dexente ondo eta Maragall gitxiao. Maragall danetik "bueltan" datorren jenioa dok, eta, izatekotan, Carod Mas baiño askoz be podere-gosetixagua, motxaillagua, gezurtixagua eta interesatuagua. Bajakixat Mas-ek harro itxura emoten dabela telebisiñuan, baiña distantzia motzian kriston tipo apala eta gizon-puska dok. Nik ez najetsake bigarren eskuko autorik erosiko Carodi eta garantixa osuaz, ostera, Masi. Maragallek, barriz, ez lajeukek autua salgai jarriko, kalian laga eta ahaztu. Edo, andria bialdu billa (ez dok asmakizun hutsa). <Ez jakixat nun ikusten duan Pallach-en espiritua, Maragall, Oriol, Nadal eta enparauengan?. Pallac PSCa sortu aurretik hil zuan "PSC-Reagrupament"eko buru zala, haren ondorengo Verde i Aldea izan zuan alderdi barrixan sorreran parte hartu ebana, eta ezin ba esan Pallac alkarketa horrekin konforme egongo zan ala ez. -- Bai, egixa dok Pallach 1977an hil zala eta PSC 1978an sortu. Hor ez daok dudarik. Baiña uste juat Verde i Aldea dexente "pallachzalia" dala. Beste kontu bat dok, pallachzale izan arren, Verde i Aldeak Pallach-ek zekan buruzagitzarik ez eukitzia edota Pallachek baiño denpora gatxaguak ezautu biharra izatia. Zer eingo ete lajeukek 1977ko Pallach-ek berak gaur egungo egoerian? Eta, garbi daguana zera dok, "PSOEren kapitainen" erasoa 1994an gertatu zala. Hemerotekia ikusi besterik ez daok gogoratzeko. Ordurako Verde i Aldea jubilauta jeguan. <Orduan "espiritu historikua" nun? Batetik, ez juat uste "espiritu historikuaz" berba eitteko protagonista guztiak bizirik iraun bihar dabenik... Baiña, bestetik, nik Pallach ezautu ez najuan arren, hain zuzen be Verde i Aldea ezautzeko eta beraaz berba eitteko suertia euki juat. Eta ez jakak motiborik pentsatzeko Pallach-en pentsamenduari eutsi ez detsanik uste dauanik... Amatiño _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
