Xabierrek: <Esaldi hori etorri zait gogora oraintsu atera dugun liburu bat dela-eta: "Urtebete itsasargian", Miren Agur Meabek gaztetxoentzat idatzitako nobela: mutiko bilbotar bat osaba farozainarengana daramate 36ko udan, eta bere ikuspegitik kontatuko digu gerrak Euskal Herrian iraun zuen urte hori. (Barkatu propaganda) -- Propagandia, neurriz eiñezkero, eskertzekua dok. Erosi, irakurri eta esango deuat. Eskerrik asko.
Amatiño ----------------------------------------- Amatiñok: -- Ni literatura-kontuetan morroi hutsa nok. Ezer gitxi jakixat. Nobela, ipuina, narratiba, poesia... Ez jatazak gustatzen (hau esaterik ez badaok be), fikziñuak ez najok asetzen. Saiakerak eta gertakari historikuak (edo historiatuak) ostera bai. Neretzat irakurliburuak ez dittuk denborapasarako, aurretik ez nekixan zeozer barriaz enteratzeko baiño. Bihar bada nere lanbidian katigu nok. XME: Urteekin konturatu naiz badagoela jendea fikzioa maite duena, eta beste batzuk ez hainbeste. Literaturan bezala funtzionatzen du banaketak telebistan ere: pelikulen zaleak / reality edo erreportajeen zaleak. Norberaren aiurriarekin du zerikusia, nonbait. Hala ere, orain bi mila urte Horazio poeta latindarrak esana utzi zuen bazirela erabilgarritasuna bilatzen zuten idazleak, beste batzuk edertasunaren xerka saiatzen zirenak, baina bere ustez onena zela... qui miscuit utile dulci: atseginari probetxua eransten diona alegia. Esaldi hori etorri zait gogora oraintsu atera dugun liburu bat dela-eta: "Urtebete itsasargian", Miren Agur Meabek gaztetxoentzat idatzitako nobela: mutiko bilbotar bat osaba farozainarengana daramate 36ko udan, eta bere ikuspegitik kontatuko digu gerrak Euskal Herrian iraun zuen urte hori. (Barkatu propaganda) _______________________________________________ _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
