Holako galdera guztiak tajuz erantzun ondoren joan zitzaigun Juan San Martin. Etnografiak horixe du. Jasotzeko orduan alperrikakoa dirudiela, baina gero afaria noiz antolatu erabakitzeko ondo etortzen dela. Eibarko jai eta ohiturei buruz Juan San Martinek han eta hemen idatzitako artikuluen bilduma egin zen "Antzinako Eibar" liburu ederrean. Bertatik jasoa da azpian kopiatu dudan azalpena. Soziedadean lekua hartzeko berandu bazabiltzate, Guruzeta korresponsalaren proposamena ondo etorriko zaizue. oier.
*************************************** GAZTAINERRE EGUNA Industriagintzak aurrera doazen neurrian galduaz doaz nekazaritzako ohiturak; baina, hala ere, badira gauza batzuk industria hirietan ere irauten dutenak, eta hoietako bat dugu Gaztaiñerre eguna. Egun hau, Ermua, Eibar eta Plaentzian Arimen egunetik bigarren astelehenean ospatzen da. Urtetxoak dira Gaztaiñerre egun jatorrari buruzko zalantzak eta eztabaidak ezagutu nituela. Batzuen ustez "Domunun Santu" egunetik bigarren astelehena behar zuen izan eta beste batzuen ustez Arimen egunetik urrengo astelehena, eta baita ere baziren Arimen egunetik hirugarren astelehena zela uste zutenek ere. Jan-edan zaleentzat hain da egun ona, baziren astelehen bietan behar zela esaten zutenetarik ere, eta Guruzeta korresponsalarentzat, duda hoiek kontuan harturik, azaroko astelehen guzietan ospatu behar zen. Iritziak iritzi, Arimen egunetik bigarren astelehenean ospatzen da. *************************************** anderek idatzi du: > Por zierto, azkenaldixan ibili gara kuadrillako batzuk ia noiz dan > gazta�erre...eta idea zipitzik pez (eibartar txarrak gara, ba�a gero ta > moko fi�aokuak). Aitxari be galdetu netzan ba�a galdu ein nintzan > abadien funeralan ga�ian (??) berba eitxen hasi zanian. Zuetako i�ok ba > al daki aurten ze egunetan tokatzen dan??? (Beranduegi soziedadian lekua > hartzeko eta marraskilluen atzetik antxitxiketan ibiltzeko, ba�a eingou > zeozer). > Eskerrrikasko, nere eta lagunen partetik. > Ander > _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]