Elenak:
<Baina sarritan gertatzen da herri bateko biztanle tipoan pentsatzerakoan,
gizon batengan pentsatzen dugula, konturatzeke biztanlegoaren erdia baino ez
dela.
-- Uste dot Finlandian izan zala, Eusko Jaurlaritzan Industria Sailla eta
Eusko Lebeltzarran Industria Batzordia (Josu Urrutikoetxea tarteko)
alkarreaz egindako bidaian, hango teknologia zentruak bertatik bertara
ikusteko.
Juan giñan Finlandiako uribururik teknologikoenera (Tampere) eta,
ikerketa-zentruak bisitatziaz gaiñera bertako alkatiak Udaletxian hartu
ginduzen. Industria Sailburuak (Imazek) euskal aginte-makilla opa izan
zetsan eta baitta azaldu be, zer esangura zeban "ez naiz inoren (edo
nehoren?) beldur" esaldixak eta, aldi berian, kirtena askatu eta barruko
estena (akullua) erakutsi.
Imazek, politikuen moldiak erabiliz, esan jetsan, adarra jotze aldera,
aproposa izan zeikixola oposiziñuan presiñua uxatzeko. Eta alkatiak,
irribarrezka erantzun zeban:
-- Bai... Eta baitta etxian emaztia menderatzeko be...
Ingelesez esan zebanezkero, danok mutu geratu giñan (bai bisitarixok eta
baitta bere protokoloko jendia be), benetan entzundakua esan ete zeban,
esandakua esan nahi ete zeban edo ondo ulertu ete gentsan...
Baiña, txistada batian, bere Kabinete-buruak eskutik kendu zetsan
makillia eta udaletxia ikusteko momentua zala gogoratu.
Gero, Udaletxetik urten genduanian, alkarri galdetu gentsan: Danok bardin
ulertu detsagu? Ulertu detsaguna esan ete dau? Ba, bai. Ez gehixago eta ez
gitxiago.
Baiña, hori bai, finlandiarrak oso aurreratuak ei dira
genero-kontuetan...
Amatiño
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]