XME:

>Nik ez dut esango helburu komertziala dutenik, 
>baina bai askoz joera handiagoa dutela laguntza 
>publikoa hartzeko, horren emaitza publiko egiteko baino.
>
>Honen inguruko salaketak Luistxo Fernandezek egin izan ditu maiz.
>
>X.
>
>El 09/11/2006, a las 15:26, Amatiño escribió:
>
>>Xabier:
>>
>>  < Hori gehiago kostatuko da. Euskaltzaindiaren jabetza den bitartean...
>>
>>  -- Euskaltzaindian helburua komertziala dok ala?
>>
>>Amatiño

Azken hilabeteotan lau bider eskatu diot 
Euskaltzaindiari, beren webgunean proposatzen den 
kanala erabiliz, Euskal Herriko herri-izendegiak 
digitalki pasatuko ote dizkiguten...
Tagzanian euskarazko bilaketak funtziona dezan nahi genuke zerrenda hori..

Ze orain, Markina bilatuta, 
http://www.tagzania.com/search/Markina agertzen 
zaizu Siberiako Markina bat, ez Xemeinen ondokoa.
Marquina bilatu behar http://www.tagzania.com/search/marquina

Izendegi osoarekin, Marquina zein Markina 
bilatuta, emaitza guztiak zehatz ematea da asmoa. 
Eta horretarako eskatu diogu izendegia Euskaltzaindiari.

Ez dago erantzunik. Erantzungo didatela, besterik 
ez. Bueno, azkenengoan, Onomastika batzordeko 
idazkariak galdetu zidan ea irabazi asmorik 
gabeko zerbaitetarako omen zen, ze bestela... nik 
esan nion noski, noski, irabazi asmorik gabe. 
Enfin, baldintza bitxia da gero, eta ez dakit 
guztiz egia esan nion, ze nik Internetera 
dedikatzen naizen enpresa batean dihardut lanean, 
eta nahi nuke Tagzania aberastasuna sortzen duen 
proiektu biderkatzailea izan, eta ez dut ikusten 
zertan den okerra denon ondareari, euskarari, 
etekin ekonomikoa ateraz bizimodua irabazten 
saiatzea, eta aldiz euskararen inguruan gosea 
pasatzea besteok (Euskaltzaindiatik kanpokook, 
esan nahi dut) egokitzat jotzen den, baina enfin, 
tira, idatzi nion, prefosta hau da asmo ireki eta 
ez-komertzial batekin bla bla bla..

Baina ez dut erantzunik.

Eskatzen duen lana da fitxategi bat hartu, 
e-posta mezu batean erantsi, eta bidali.

http://www.euskaltzaindia.net/eoda/toponimia.asp?hizkuntza=eu
Orriz orri nabegatuz, izenez izen bilatuz, 
txindurriaren kopi-pega eginez lortu daitezke 
izen guztiak, baina fitxategi osoa ez didate 
bidaltzen. Ohar bat jartzen du webgunean. 
<http://www.euskaltzaindia.net/harremanak/>Zerrenda 
osoak eskuratzeko eskatu helbide honetan eta 
helbide horretatik eskatu dut. Baina ez daukat erantzunik oraingoz.

Interneten dagoen euskal izendegi oso bakarra da 
hau: http://www.geocities.com/CollegePark/5062/herri.html
Nik egin nuen, pasa den mendean, Euskaldunon 
Egunkariaren estilo libururako orduko paperezko 
izendegi ofizial desberdinetatik pikatze lan 
manuala, eta hango lan haietatik jarri nuen 
Interneten, 1998an edo. Beste batzuk ere kopiatu 
dute lan hori gero, 
http://www.sfbasque.org/urazandi/BasqueVillages.htm eta pozten naiz, gainera.

Baina datuak ez dira zuzenak, ze izendegiak 
berritu ditu Euskaltzaindiak, eta batek nahi 
lituzke oraingo izendegi zuzenduak... Baina ez 
baditut eskuratzen, ba bueno, 1998ko datuak 
jarriko ditugu, eta Markina aurkitzerik egongo da Tagzanian.

Oin-oharrean, akademiaren webgunean hala ageri 
da: Copyright © Euskaltzaindia. IFK: G48091961

Tagzanian, berriz, zera diogu: We consider the 
description and location of places submitted to 
Tagzania to be open content 
(<http://creativecommons.org/licenses/sa/1.0/>Creative 
Commons ShareAlike). The geographical and textual 
information contained here can be reused 
elsewhere, but it cannot become copyrighted material.

Tagzania da Euskal Herrian 10 urtetan egin den 
web proiektu bakarra kanpoan lehiatzen dena 
Silicon Valleyko Internet hutseko proiektu eta 
start-up-ekin, web bakarra audientzia duena 
Kalifornian, Sao Paulon, Hong Kong-en, 
Varsovian... Baina ezin dugu Markina zuzen eman oraingoz.

Luistxo


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to