Pues yo en castañerres cena no suelo hacer y.

Dana dala, balkoian hor dittudaz marraskilluak legortzen, kantabriko haizetan 
(Lekeittioko mendixan "marraskillotan" nabillela jentiakin topau eta ez nabe 
ulertzen; "karakolak" esanda bai). Zaku barruan dagoz, ereiñotz adar haundi 
batzukin, háretan pegatzeko (gusto ona moten ei detse, nik aurten arte ez dot 
eiñ). Sairik ez dot sartu sakuan, gabonak arte etxian ez doguz jaten eta 
ordurarte nahikua denpora izaten dabe purgatzeko. Gero, (aurtengo beste 
innobaziñua) kostaldeko erara garbittuko dittudaz: lagun bati motorra eskatu 
(uretakua) eta atoian pare bat milla eruanda pet-pet-pet-pet.... itsasuan 
geratuko dira kaka guztiak.

Gero, ez daukat argi errezetia. Amari galdetu bietzat barriro. Uste dot 
marraskilluak eurak berakatz uretan egosi bihar dirazela, eta gero 
txorizero-jamoi-kipula gorriz egindako saltsia aparte prestau, eta gero dana 
batu eta denpora mordua egostia dala gauzia. Baiña kantidade eta denpora 
zihetzak falta jataz, eta marraskilluak gatxegixak dira harrapatzen 
esperimentutan ibiltzeko.

Ni pizkaka nabil aman jakitturixia absorbitzen: udan tximiñoiak izan ziran, oin 
tripakalluak, gabonetan marraskilluak... hori bai, nere erara moldatuta.

Eta bestalde, nik ez dot ezagutu etxian gaztañerre egunian afari edo halakorik 
egittian usarixua. Nere lagun "borrokillei" bakarrik entzun izan detzet ;-) , 
frontoian ez-dakit-zeiñek antolatzen daben afarixen kontua. 

O.


Subject: 
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Message-ID:
        <[EMAIL PROTECTED]>
Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"

H***ia Josu, fiña zarala somatui zan dou iñoiz, baña marraskilluak


>> prestatzeko bezain beste...
>  
>


Ze uste ziñun ba? Matrallakoko "Txistor Sals" (txistorra saltsa....
txistorra saltsa...) baño janari fiñagoa eitten ez dakidala ala?


Saltsia Española ala Bizkaitarra ?? Marraskillo bakoitza tzorizo ero

>>
>  
>
jamoi zati batekin taponauta??


Oinarrixan behintzat spanish sals. Zelan da bizkaittarra?
Jamoiakin.


Marraskilluak potekuak, egositxa ta

>> garbixak, ala zuk garbitzen dozuz?? Eta garbitxu baño lehenao purgau
>> eitxen al dozuz saixakin ??
>  
>


Ei tio, ez dakat hainbeste denbora. Potekuak (baña kozinau ein bihar dira
eh!!). Badaezpada garbiketatxo bat emon detsat, hala be. Holako gauzekin
pixkat eszeptikua naiz.


Ámamak zelan prestatzen zebazen gogoratzen dot, baña beti da

>> interesantia Nubelkuisin honetako gaztiak zelan lan eitxen daben ikastia.
>  
>


Nik ez dakit karakolak eitten. Gaur berriro eiñ ezkero seguru desberdin iten
ditudala... Amamanak seguru 100 aldiz ein ezkero aldi guztietan berdin.
Oooonak.


Ander

>>
>> I.O: Jope, hemen korreua irakurtzen eta sukalderaño sartu da Amatiño,
>> irratitxik, Euzko Gudariak abesten.
>> Joe matxo, belarrimotza izango da berori, baina Euzko Gudariak ondo
>> ederto abesten du...
>  
>


"Amatiño Kantuan" interneten noizko? Eskuragarri danondako: belarri
motzekuak eta belarrimotzak barne.

Josu.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to