Oierrek: > Eulalia Abaitua aristokrata argazkigillia Arratian zihar ibiltzen zan bere > kajoitxuakin (bueno, kajoitxuakin morroiak erabilliko zittuan) eta bere > argazkixetan, 1900 inguruan etaratakuak, 40 urtetik gorako gizonak fieltrozko > sombreruak darabixe, eta hortik beherakuak dira bonetekin agertzen diranak. > Eulalia Abaituan erretratuekin Bilboko Euskal Museoak atera dituan liburuan lehen mailako erreferentziak dira aspaldiko urteetan kontu hauetan. Baina ez bakarrak. Hainbat liburukote eder daude garai bateko jantziei buruzkoak, dokumentazio pila jaso dutenak, eta gainera, 25 urtetik hona ia herri guztiek atera dituzte beren herriko argazki zaharrekin osatutako liburuak. Liburu horietan XX. mende hasierako (eta batzuetan XIX. mende bukerako) hainbat eta hainbat jantzi eredu ikusi daitezke. Eulalia Abaituan liburuen artian dudarik gabe lehenengo biak dira onenak. Emakume eta familia gaiekin egindakoak. Eta hor (beste iturri gehienetan bezala) mota desberdinetako sonbreroekin agertzen dira gizonak, baina txapela nagusi da. XIX. mendeko grabatuetan ordea boneta ez diren txapela gehiago ikusten dira. Adibidez, Gipuzkoako Foru Aldundiak sarean jarrita duen "XIX. mendeko albuma" webgunea oso aproposa da hori ikusteko. Hemen adibide bat, baserritar talde bat txapela eta kapela mota desberdinekin: http://tinyurl.com/yhude5 http://www.albumsiglo19mendea.net/
Oierrek: > Hortaz gain, gizon nagusixak be orrazkera aboziñauakin agertzen dira: > kaskarrian motza, eta kokotian luzia. Gaur egungo borrokilla eta ijitto > gaztien modura, ígual-ígual. ¿Ez dozuez sekulan ikusi argazkixok? > Bai, gizon nagusi bat agertzen orrazkera berezi horrekin. Baina ez gehiago. Neri oso zaila egiten zait modelo bakar batetik ondorio oso zabalak ateratzea. Gainera oso zaila da bestelakorik aurkitzea, normalean gizon guztiak burua estalita (txapela, boneta edo dena delakoarekin) agertzen baitira grabatu eta argazki guztietan, beraz, orrazkera mota hori zenbateraino zegoen zabaldua jakitea benetan zaila iruditzen zait. oier. _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
