Asier Sarasuak:
> San Marzialetan be antzerako azalpenak entzutzen dira barren!
> Txapela eta eskopetia gizonezkuendako; zapixa eta kantiƱia andrazkuendako.
>   
Bai, kontraesanak berehala agertzen dira horrelakoetan. Are gehiago. 
Lehen kolpean Elena, Leire eta hirurok ez dugu zalantzarik izan txapela 
gizonarekin eta zapia emakumeekin esklusibloki lotzeko. Baina, Irun eta 
Hondarribiko alardeak berak dira lotura hori, gutxienez modu malgu 
batean hartu behar dela erakusten digutenak. Alarde horietan, 
kantinerek, bai tradizionalek eta bai mixtoek ere, txapela erabiltzen 
dute. Eta ez zaigu arraroa egiten, ohituta gaude. Gona, txambra eta txapela.

http://idd004ky.eresmas.net/IRUN/30060119bg.jpg

Noski, alarde mixtoak emakumea gizonek erabili izan duten paper eta 
jantzi berberean sartu nahi du, eta hor ere txapela emakumeek ere berdin 
erabili dezaketen elementutzat aldarrikatzeko ahalegina dago. Horrelako 
kontuek eragin izan dituzte zenbaiten purrustadak. Alegia, emakumeak 
gizonezko jantziak jar baditzakete gizonezko bat jantzi daiteke 
kantinera? Eta hori zer litzateke berdintasuna, trabestismoa ala 
tradizio erridikulizatzeko ahalegina?

Arrateko dantzen jantzia pentsatzen ibili ginenean txapelaren aukera ere 
izan genuen esku artean, eta Urbeltzek (kontu hauetaz zerbait daki 
gizonak) neska eta mutilek txapela janzteko inolako arazorik ez zegoela 
esan zigun, eta hain zuzen ere Alardeak jarri zizkigun horren adibide. 
Azkenean, beste eredu bat hartu genuen, hau ere Urbeltzen emana, eta 
justo beste aldera joan ginen, buruan zapia jarri baigenuen, bai neskek 
eta bai mutilek, mutilek ere erabili izan baituzte zapiak buruan, 
jartzeko modua desberdina izaten bazen ere.

oier.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to