Josu, ni ez nago zure kontra.

Nere proposamenaren kontra esan nahi neban. OTA eta peajearena garraio publikorako erabiltzearen kontra. Alegia, horrela balitz, eta OTA eta peajea ondo irudituko litzaizukeeeen.
 

Ni holakotxia naiz. gauza askon kontra nago,
beti puntia etaratzen, zorrotzegixa izan neike, baiña zure kontra ez
nago.

Lasai Leire! Zerrendan aski ezaguna da zelakuak garan ta!
 

Hiru galdera egin destazuz: Ukusuan aparkatzeko obrak; lur azpiko
kontenedoreak eta garraio publikuan inbertitzeko Otia eta peajia

Bai.

1-Pàrkian aparkatzeko obrak egin bihar dira sarrera-irteerak egittteko:
beraz berdegunia eta arbolak ken; baitta bankuak be.

Ez daka zetan. Ni txikixa nintzanian inundaziñuak egon eta bertan aparkau zittuzten kotxiak, obra barik. Merkadilloa jartzeko be, ez dute obrarik egin behar izaten. Itturri ondoan sarreratxo bat dago (txikiegia, igual) baina parkeen artetik bai, sartu eta urten leike.
Bankurik ez belargunerik kendu barik, kotxe asko kabitzen dira. Printzipioz salbajada bat da, baña pentsatzen hasten naiz eta...
 

2-Lur azpiko kontenedoriak: txikixak dira,

Lehen morokuak dira. Ikusi dozuz barrutik? Igual-igualak.

aparkalekuak kentzen dittue,

Lehengo kontainerrek baño gehixago, bai.

bidebarrixetakuak takian potian hondatuta dagoz,

Hori ez nekixan. Ikusi dittudanek ondo funtzionatzen dabe. Ba La Mirillan kejatzen direnian, konponduko dabe.

kartoia botatzekuak
bestiak baiño aho estuagua dake,

Hori lehenguek bebai!

eta ez da reziklatzen bertara botatakua.

Ah ez? Ba salagarrixa da. Baña errua Mankomunidadiari, edo dagokixonari. Ez dot uste kontenedoren diseinuan kulpa danik...

Gitxi erizten detsazu?

 Eta usaina? Eta oinezkuondako tokixa?


3-Otia eta peajiakin etaratako dirua ez da iñoiz garraio publiko merke eta
duiña egitteko jarri. Autopista gehixago eta otia zabaltzeko, no more

Nik ez dot halakorik esan. Ni hipotesi bat botatzen ari naiz: ze irudituko litzaizuke, OTA eta peajeko dirua garraio publikoan inbertituko balitz?
 

Eta, josu, c'est fini! Bukatu da, bukatu da, bakatuda, se acabo!
leire, ziriña

Eeeeeeeeeeezzz!!! Ez da bukaaaaaatu!! Benetan zorrotza bazara, erantzuuuuuuun!!!
;)
Josu, zorrotzgurearekin

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to