Hainbatek pentsatuko du normala ote den marka komertzial baten alde honen
sutsu agertzea baina benetan uste dut CMTk (Comisión Mercado
Telecomunicaciones) Euskaltelen kontra hartutako erabakia ez dela
onargarria. Ez da zentzuzkoa bezeroak Euskaltelenak direla esan ostean,
bezerook (468.000) banan banan errekuperatu beharra eskatzea. Auskalo
legezkoa den, baina ez da justua.

Euskaltelen bezeroen artean inork ez du zalantzarik bere telefono-kontratua
Euskaltelekin egindakoa denik. Onerako edo txarrerako, aukera pertsonala da.
Euskaltelen bezeroak Euskaltelenak gara, guk geuk sinatu genuelako kontratua
Euskaltelekin. Inork ez gintuen behartu,  gure erabakia izan zen.

Eta balantzea positiboa da. Multinazionalak jaun diren merkatuan,
Euskaltelek frogatu du inguruarekin identifikatzeko gauza den enpresak
aurrera egin dezakeela txikia izan arren. Ez dago beste inon antzerako
kasurik (Retenak gainbehera egin du Nafarroan). Euskaltelek jantzi gaitu
laranjaz  eta Euskaltelek ialgi du gure emozioa Europako plazara.

Baina ez da euskalduna emozioz bakarrik bizi. Euskaltelek 3.500 lanpostu
eragin ditu, artez eta zeharrez. Bere lehiakortasunari esker, euskal
merkatuko telefono-eskaintzak dira espainiar estatuko tarifarik merkeenak
eta zerbitzurik onenak. Eta gure hiriburuak dira, Europan, banda zabalik
gehien dutenak.

Seguru Euskaltelek ez duela dena ondo egin. Baina egia ere bada, gure
kexuak, adar jotzeak eta hobetu nahiak Euskaltelek jaso dituela, ez Amenak,
ez Orangek (France Telecom) eta ez sursun cordak. Beraz, ez gara orain
hasiko hainbeste kostatutako euskal plataforma lortu ostean, atzeko atetik
sartu nahi zaigun France Telecom multinazionalari alfonbra gorria jartzen.

Eta emozio gutxi eta duda asko duenari, mezu xinplea: denok dakigu
Euskaltelen arlorik eskasena sarea izan dela. Ba kobertura urriko sare hori
izango da, hain zuzen, Orangek erabiliko duena eta, aurrerantzean, Euskaltel
operatzaile independientea izango da.

Amatiño


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to