Pasatako astian ikasle batzuk sartu ziran Arabako Campuseko aularixoan, 
zortzirak pasatsutan, justu zabaltzian, ixa inor ez zeuanian, eta eraikin osua 
bete zeben pintadaz, Bolognako itunaren kontra. Kristalak, mahaixak, atiak, 
komunak, paretak...

    Kristakak erraz edo garbittu leikez; komunak... azulejua izanda ez dot uste 
problemarik izango danik; atiak eta mahaixak... ez dakit, ez dirudi kontu 
politta; baina paretiak... paretiak estukoz egin ziren, etxea egin zeneko XIX. 
mendeko estiloan gelditzeko, eta pintoriak esan dau horrek ezin dirala garbittu.

    Hainbat gauzetaz protestatzeko oso-oso zabalduta dago estilo zikin hori, 
pintada narrasak, apurketak apurtzeagattik, jendia izorratzea izorratzeagatik. 
Ipar Irlandako mural errepublikarrak ikusten dittudanian enbidia emoten deste, 
hemen ez dago horrelakorik. Hemen "euskal estiloa".

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to