Zerrendakide berria daukagu, Malen Ulazia. Behean dago bidali duen aurkezpena. Ongi etorri Malen. Idazteko, badakizu, --> [email protected]
---------- Forwarded message ---------- From: malen ulazia carballo <[EMAIL PROTECTED]> Date: Nov 22, 2006 12:05 AM Subject: aurkezpena Kaixo danoi! Malen Ulazia naiz, 17 urteko ikasle eibartarra. Ikus entzunezko komunikazioa ikasten nabil Mondragon Unibertsitatean eta orain dala gutxi, Josu Mendicutek zerrendan parte hartzera animau nau. Bada denboria zerrenda hau ezagutzen dotena eta kuriosuaz gain, gai interesgarriei buruz aritzen zaretela pentsatzen dot. Esan bezela, ikaslion bizitzan murgilduta nabil baina ordenagailu aurrian egunero denboratxo bat pasatzeko astixa bilatzen dot beti. Aurten gainera, Joxe Aranzabal irakaslian eskutik, web 2.0 ikasgaian blog berri bat sortu dot eta gustua hartzen be banabil mundu honi… ( http://www.blogak.com/hankazgora ) Honez gain, Kezka Dantza Taldeko kide be banaiz baina gainontzekuan, nere adiñeko eibartar askon prototipua betetzen dotela esan neike: Ipuruara juatia gustatzen jata, kuadrilakuon lokalian orduak eta orduak ematen ditxugu eta neurri baten, gaztion artian antolatzen diren ekintzetan parte hartzera be animatzen gara… Besterik gabe, ondo segi! Malen Ulazia. _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
