Aupa Oier egun on! Nik be ezin dot luze jardun, lanian nagolako, baiña erantzungo detsut.
Oierrek: >Barkatu, baina eszeptikoa zu zeu zara. Nik zientzia "normala" nahiko zuzena >dela sinesten eta ikusten dut, egunero gainera, egi guztia ez dela sinesten >dudan arren. Baina hurbilketa ona dela, bai. Eta oso ondo dabilela, ere bai. > >Zure proposamena betetzea ez dakit noiz izango den posible, kanpoan bizi >naizelako eta Eibartik oporretan besterik pasatzen ez naizelako, eta gutxi. >Bestela, niregatik, ederto. Ordurarte, jarrai ezazu eszeptiko izaten. > > Ez nekixan Eibartik hain urrun bizi ziñanik, jakin leike nun, asko galdetzia ez bada? Eszeptikua, bai, asmatu dozu. Baina nere eszeptikotasunian ate zabalagua ikusten dot eta txingetik ez dot botatzen. Eta bertan sartzen dira, zientzia mekanizistaren metodolgia, unibertsitateko ikasketak (ez dot unibertsitatian erakusten daben guztia kritikatzen, orientaziñuakin ez nago ados), munduko politikian irakurketa pertsonala, teoria sistemikuak, zientzia sistemikua, esperientzia pertsonala, eta zalantzagarrixak diran gauza asko, hor zalantzan mantentzen dittut, ez onartu eta ezta baztertu bez, ZIENTZIA ofizialak edo populatxora heltzen dan zientziak egitten daben lez. Eta beste batzurekin piszinara salto eta busti egiten naiz, ulertu edo behintzat frogatuta ikusten dittudalako. Ba pena bat proposamenoi ezin gauzatzia, Hartmann saria detektatzia zan esperientzixa hori. Edo ur korronte bat, edo sare diagonala (Manfred Curryk azladutakua), edo bururatzen jatan beste zeoze... >Ba bai, txinatarrek duela milaka urte asmatu zutela iparorratza. Bota ezazu >burdin hautsa paper batean eta iman bat gerturatu: zer ikusiko? Edo eremu >elektromagnetikoaren parte politena ikusi nahi baduzu, altxa begiak eta >begirau ortzadarra. Eremu magnetikoa "ikusi", ikusi nahi baduzu, gerturatu >iman bat ordenagailu pantailara (katodikoa baldin baduzu, pantaila lauekin >ez dut frogarik egin) eta begiratu zer pasatzen den. Hori guztia >"unibertsitateko zientziak" esplikatzen du. > > Bai, hala da Oier, ez dot nik kontrakorik esan. Ikusteko baiña, brujulia, neurgailuren bat, imanen batekin pantailako irudixa erasotu edo ortzadarraren kasuan eremu magnetikuaren forma eta izaeria ulertu bihar dira horretaz jabetzeko. Zuzenian bistara ikustezinak dira, efektuak argi uhinetara isladatzen ez dittugun bittartian. Pantaila lauekin eremu magnetikua oso oso murriztua dago. Eremu elektrikua ostera, nahiko altua dake neurtu dittudanetan (tierrara deribaziñuak ondo funzionatzen daben neurtu bihar hurrenguetan). Alde haundixa dago bi pantailen artian. Lauakaskoz osasungarrixaguak dira. Oier: >Hegan dabiltzan elefanterik ere ez dugu ikusten, eta ez dugu sinesten >existitzen direnik. Mediterraneoan ia marearik ez dut ikusten, eta ulertzen >dut zergatik. Landareetan zuk mareak ikusten dituzu, eta benetan, nik ez dut >ulertzen. > > Ez dot ba nik landaretan halakorik ikusten dotenik esan, eragiten dabela baiño. Gitxiago elefantiak bere kasa Lurraren magnetismoak eragindako garbetatia apurtzen dabenik hegan urtetzeko. Bueno hemendik aurrera, astelenian edo jarraittuko dot. Edo bestela zuzenian zurekin. Ze formula batzuk be bialdu nahi detsuraz eta igual holako gauzak zerrenda honetatik guztiz kanpora dagoz, nahizta neri oso ineteresgarrixak iruditzen jatazen. Beraz, jarraittuko dogu, ondo baderitzozu. Ondo izan eta egongo gara, Asier Arregi _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
