Azken aldian komunikabideetan uraren kontsumoaz berba egitten dabixela,
galdetzen dotzuela "¿zenbat kontsumitzen dozu zuk?", uraren kontsumoa murriztu
behar dala...
Gaur ailegatu jata Gasteizko uraren erreziboa, eta kasu egin detsat. Eta
ezin adittu, dana da fede kontua. Ez dago garbi zein dan kontsumoa, eta inondik
inora ez dago jakiterik zergatik kobratzen dotzuen kobratzen dotzuena, kontu
matematiko batzuk agertzen dira baina inondik inora azaldu barik zenbaki horrek
nondik datozen...
Zelan gura dabe jendia kontzientziatzia jendiak ez badaki ezta zenbat
kontsumitzen daben?
Txarto ez badot gogoratzen, gasaren faktura, elektrizitatearena eta
telefonoarena nahiko garbixak dira, grafikoak eta guztiz batzutan edo
guztixetan. Uraren honetan ezebez, jendiak pagatzen dau besterik gabe, fede
hutsez edo errutina hutsez. Jakin barikan gutxi edo asko edo lehen baino
gehixago edo gutxiago gastatu daben. Gero ezer eskatuko detse jendiari?
Imanoltxu._______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]