Franco 1975an hil, Juan Carlos erregek hurrengo urtean Adolfo Suarezi
trantsizioa egiteko enkargua eman eta 1977ko ekainean izan ziren lehen
hauteskundeak, 40 urteko gau ilunean hautsitako joko demokratikoari berriro
helduz.
Udaberri hartan, Txibertan (Angelu-Baiona) elkartu ziren diktaduraren
kontra aritutako talde abertzaleak, egoera berriari aurre egiteko estrategia
bateratua burutu nahirik edo. Hantxe bildu ziren sekulako sigla-zopa osatzen
zuten ANV, EHAS, EIA, EKA, ESB, ESEI, ETA-M, ETA-PM, LAIA eta PNV indarrak.
Besteak beste, jarrera kontrajarri bi nabarmendu ziren. Batetik, arma
eta
guzti bertaratu zen ETArena eta, bestetik, jeltzaleena. ETAk aldarrikatu
zuen hauteskundeetan ez parte hartzea, amnistia osoa eta askatasun
demokratiko guztiak lortzen ez ziren artean. PNVk, ostera, hauteskundeetan
baldintzarik gabe parte hartzea proposatu zuen politikagintzari ekiteko
ordua zelakoan.
Ez zen akordiorik izan, bileretan gertatuaren berri hemeroteketan dago
(Punto y Hora, Enbata eta Euzkadi aldizkarietan) eta oraindik ere
erabateko gaurkotasuna du bere jarrera azaltzeko PNVk emandako bost
arrazoietako azkenak: Que la democracia debe empezar por los partidos
mismos, por lo tanto, el P.N.V. no puede admitir ninguna coacción del tipo
que fuese, mucho menos una coacción de tipo militar.
Geroztik 29 urte joan dira eta bakoitzak egingo du egin beharreko
balantzea. Batetik, armetan jarraitzearen bilakaera eta, bestetik,
politikagintzaren garapena. Baina, jakineko eztabaida horren gainetik,
badago bizi dugun bake-prozesu honetan berebiziko gaurkotasuna duen kontu
zaharra: ETAren demokraziarik eza eta alderdien erabakiak armaz baldintzatu
nahia.
Hogeita hamar urte geroago, kontua ez da orduko ANV, EHAS, EIA, EKA,
ESB,
ESEI, LAIA edo PNVren oinordekoek zer nahi ote duten gaur egun; kontua da
ETAk jarraitzen duela uste izaten bera nor dela alderdien politikagintza
armaz kontrolatzeko eta Batasunari burujabetza politikoa ukatzeko.
Amatiño
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]