Hain zuzen Eibartarrak-en hurrengo afaria Eibarren beharrean Bermeon egiteak
Leopoldo Ferranen margolan zoragarri hori miresteko aukera emango lizueke
sarrera apal baten truke, ohikoa baino merkeagoa zuek izateagatik
----- Original Message -----
From: Xabier Mendiguren
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Tuesday, November 28, 2006 12:37 PM
Subject: Re: [eibar] Bidai enkoniatuak
Bueno, bueno. Hainbeste lore eta ziriren artean, azkenean zeozer esan beharko
dut.
Titulua halaxe da: enkoniatua; esanahiak: malenkoniak jotakoa, eta idorreria
daukana. Baina, jakina, buruan daukazuen beste hori ere buruan neukan nik
izenburua hautatzean. Sorrera, txiripazkoa izan zen: behin lankide batek,
hiztegian zerbaiten bila ari zela, hitz hori topatu eta hala esan zidan: "Ba al
dakik 'enkoniatu' euskara jatorra dela?". Eta orduan pentsatu nuen, esku artean
eta argitaratze bidean neuzkan ipuinetarako izen aproposa izan zitekeela.
Izenburua pentsatzearekin batera etorri zitzaidan gogora Markos Zapiain gure
zerrendakidearen etxeko salan dagoen koadro bat, Leopoldo Ferran bere
ikaskideak margotua. Aztoragarri samarra iruditu zitzaidan irudi hori ikusi
nuen lehen momentutik, eta aldi berean oso ederra (aurrez aurre, argazkietan
baino hobea: testuragatik eta); bazuen gordintasun/keria nabarmena, baina ukitu
poetiko bat ere bai, nire ustez, eta liburu-azalerako hautatu nuen (pintorearen
eta jabearen baimenaz).
Orain inportanteena falta da: barrukoa gustatzea.
X.
El 28/11/2006, a las 12:17, Zaloa Etxaniz escribió:
> Bide-lagungarritzat, gure Xabierren "Arima enkoniatuak" jaroiat.
> Kontauko detsuet. Hasteko, aitortu bihar juat liburua erosi arte ez
> nekixala zer arraio zan "enkoniatu". "Enkoinatu" ete zuan be pentsau
> najuan, gehixen bat azala ikusi ostian. Baiña ez, "ekoniatu" dok, ez
> "enkoinatu".
Ez naiz harritzen!
Joku ona eiñ dabe irudi eta izenaren artian, bista guztiakin!
Hori, ala diseinatzailian hasiera bateko hankasartze baten ondorixua....¿?
Dana dala, asko gustau jata.
zaloa
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]