Leire sagutxuak:
>Bai eibarko liburutegixan, bai Durangokuan euskera eta gaztelaniazko
liburuak nahastauta dagoz. Eibarren frantsez, ingles eta arabez dagozenak
bakotxak bere apala daka.
Igual Imanoltxudako dira galderak, baiña izan leike gure zerrendakide
ilustrauak be erantzun ahal izatea.
Liburutegixa guztietan holantxe dagoz? eta holan bada, zegaitxik?
Nere eritxixan, euskal liburuendako ez da mesedia
- Ez daka zertan horrela izan behar, azkenean bibliotekari bakoitzak
aztertzen dau bere bezeria eta bere koleziñoa eta, bere iritziaren arabera,
erabakitzen dau nola antolatu.
Eibarren ez dot uste frantsesez, ingelesez eta arabez asko egongo danik
(kontrakua gustatuko litzakidan arren), eta horregatik ondo ikusten dot
bakoitzak bere atala izatia, bisibleak izan daittezen, nahastuta egonez gero
ezta ikusi ez zirelako egingo.
Euskaraz be gutxi egongo balira atal berezia izatea ondo ikusiko neuke.
Baina euskarazkoak nahikotxo balira eta jakinik espainolezkoak gehixenak
izango dirala (oker nago?) orduan agian nahastuta ipiniko neukez nik.
Zergatik? Alderdi bibliotekonomikotik, teknikoki, ez dago problemarik,
bixetara egin leike. Baina arrazoi soziolinguistikoengatik agian nahixago
nahastuta. Aparte ipinitta euskaldunok batzutan joango ginateke euskal
atalera, beste batzutan erdal atalera... Horretara, bereiztuta edo
nahastuta, euskaldunontzako antzera. Baina erdaldun elebakarrak? erdal
atalera eta kitto, euskarazkoak ez leukiez ezta ikusiko, eta nik nahixago
dot, hartzen ez badabe be, errealitate hori be ikusi daixela. Labur esana.
Iritzi diferenteak egon leikez, jakina.
Imanoltxu.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]