Beste batzuk hobeto erantzungo detsue, baña tira, dakidana (uste dotena?)
esango dot. Korreo anonimo bat egitea oso oso erraza da. Minutu batekin
nahikoa dozu. Gainera orain 10 minutu irauten duten korreoak egin dituztela
irakurri dot 
(irakurri<http://berriemaile.blogspot.com/2006/11/10-minutu-irauten-duten-posta.html>).
Beste kontu bat da nondik bidaltzen dizuten e-posta; uste dut hortik zeozer
egin daitekeela. Nik ezin lagundu, ordea.

Josu.


2006/12/3, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>:

Ia, ez jakixat galdera egitteko gauza izango ete naizen baiña seguru gero,
hemengo guruak aitzeko gauza izango zariela.

1. Nik bajakixat badirala yahoo edo besteren baten bittartez posta
elektronikua lortzeko aukeria daguala. Esate baterako, nik euki neikian
[EMAIL PROTECTED] (edo [EMAIL PROTECTED]) edo halako zeozer. Nere seme
batek
holako bat jakak.

2. Nik horrelako helbidietatik bialdutako emailak jaso izaten jittuat
sarri.
Baiña batzuk benetakuak dittuk eta beste batzuk, ostera, iruzur hutsak.

3. "Benetakuak" dirala esaten dotenian zera esan nahi juat, bialtzailia
ezezauna izan arren --eta nik nahitta be zein dan jakin ezin arren--,
erantzuna jasotzeko gauza dala. Bihar bada ez juat jakingo zeiñi
erantzutzen
detsaten baiña bajakixat erantzuna jasoko dauala eta irakurri ahal izango
dauala. Eta pruebia dok, barriro erantzun egitten destela.

4. Beste batzuk, ostera, "norabide bakar batekuak" dittuk. Nahiz-ta nik
jaso, hain faltsuak dittuk eze, ez dabela nere erantzunik onartu be
egitten.

5. Eta, horretara, nere galderia: Nik ez jakat anonimoak bialtzen
jarduteko
ez gogorik eta ez premiñarik baiña, oso erreza, erreza, gatxa ala oso
gatxa
dok helbide guztiz anonimoaz jabetzia eta anonimato hutsian luzaro
irautia?

Amatiño

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]




--
[EMAIL PROTECTED]
http://www.blogak.com/josu
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to