ba epaimahaia inpartziala bada ez dut inongo aukerarik, eta gainera 
zemendixaren 11tik aurrerako mezuak serie bati dagozkio

elkarri loturik joateaz gainera erdi filosofikoak dira: bistan da ez dutela 
irabaziko, epaimahai inpartzialek oro har goi mailako gogoeta barik kontutxo 
pertsonalak hobesten dituztelako, eta haragikeriazko exhibizionismo edo 
erakuskeriak zipriztintzen baditu are biribilago

ahalegindu gara behintzat, luistxo, helduko da noizbait "filosofia 
desinteresatuaren blogen saria"

----- Original Message ----- 
From: "Luistxo Fernandez" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Tuesday, December 05, 2006 11:33 AM
Subject: Re: [eibar] Sustatuk 5 urte: jaia eta gure blogak


At 10:40 2006/12/05, you wrote:
>milesker luistxo
>
>izan dadila epaimahaia erabat sentsiblea eta inpartziala


Ikusi dut, Markos, hauek proposatu dituzula, 
http://www.sustatu.com/1164120776 Sustatuko sariketarako:

http://www.eibar.org/blogak/zapiain/119

http://www.eibar.org/blogak/zapiain/208

http://www.eibar.org/blogak/zapiain/207

Baina ez dute balio.

Ez du zure blogaren balio historiako edozein mezuk, epe batekoek baizik.

Azaroaren 21etik aurrerakoak behar dute izen mezuok, abenduaren 11n itxiko 
den epe batera bitartekoak.

epaimahaia inpartziala izango da sari nagusirako (ikus 
http://www.sustatu.com/1165249980 ), baina are inpartzialagoa beste bi 
sarietan, bi iPod nano, ze horietan bertaratutakoen artean zozketa hutsa 
izango da iPodak banatzeko bidea.

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to